790/2011 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozeduran hautatutako zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautapen prozedurako espedientea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 11n emandako 1888/2009 Ebazpenaren bidez, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez egindako deialdiko hautapen prozeduran hautatu ziren izangaiak praktiketako funtzionario izendatu eta praktika horiek egiteko destinoa esleitu zitzaien.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 18ko 1653/2010 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 11ko 1888/2009 Ebazpena aldatu zen. Horren ondorioz, Ana Fernández Solchaga eta Consuelo Malpica Cañete andreak praktiketako funtzionario izendatu ziren, eta Nerea Calvo Mateo andrea eta Daniel Ustáriz Aróstegui jauna praktiketako funtzionario izateko egindako izendapena indarrik gabe utzi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 20an 1656/2010 zenbakitik 1665/2010 zenbakira bitarte emandako ebazpenen bidez, Beatriz Del Arco Quel, Oihane Huarte Ciriza, María Victoria Errotaberea Pacha, Maite Celayeta Oteiza, Cristina Julián Martínez, Enara Beguiristain Guereño, Ainara Mutuberría Retegui, Virginia San Martín Izcue, Victoria Serrano Junqueira eta Amaia Urzelai Lasa andreen praktikaldia luzatzeko baimena eman zen, hurrenez hurren, 2010-2011 ikasturterako.

Izangaien praktikaldia bukatuta, hura kalifikatzen duen batzordeak kalifikazioa igorri dio Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 17ko 1646/2009 Ebazpenaren 6.4 puntuan xedaturikoarekin bat.

Ikusita deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela, bidezko da aipatu izangaiak Maisu-maistren Kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan, sartzeko hautapen prozedura tramitatzen jarraitzea, deialdiaren hamabigarren oinarriarekin bat. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez egin zen deialdia prozedura horretarako.

Halaber, bidezko da honako hau Hezkuntza Ministeriora igortzea, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak luza diezazkien Ana...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR