89/2013 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa nahitaezkoak direla ezartzen duena Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen hainbat eskaera, komunikazio eta beste dokumentu batzuk aurkezteko, hartzaileak Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak direnean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioak foru dekretu edo agindu bidez ezartzen ahalko duela hainbat administrazio prozedura elektroniko erabili beharra, interesdunak, beren lanbideagatik edo gaitasun ekonomikoagatik zein teknikoagatik edo beste arrazoi batzuengatik, beharrezko baliabide teknologikoetan sartu eta haiek erabiltzea bermatua duten pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak direnean.

Hezkuntza Departamentua neurriak hartzen ari da bere informazio sistemak modernizatu eta haietan sarbide elektronikoa izaten uzteko. Gaur egun, departamentuari atxikitako langileek hainbat baliabide teknologiko dituzte eskura, aukera ematen dietenak Administrazioarekin harremanak aise eta erraz izateko. Bestetik, kudeaketa administratiboaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko aukera eman behar die.

Hortaz, egokia da administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa erabiltzera behartzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen zenbait deialdi eta eskaeratan.

Orobat, foru agindu honek salbuespen sistema bat ezartzen du administrazio prozedura elektronikoa erabili beharrerako, telematika bidezko aurkezpena zaildu edo galarazten duten inguruabarrak egonez gero.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR