94/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzen arauak ezarri eta 2010. urterako deialdia onetsi da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Halaber, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 56.1.a) artikuluan xedaturikoaren arabera, ekonomia orokorraren oinarriekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio erabateko eskumena Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko.

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak (LGENF), 54. artikuluan neurri bat ezarri du nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko.

2007ko abenduaren 4ko C (2007) 6163 Erabakiaren bitartez, Batzordeak Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programa onetsi zuen, gerora Batzordearen 2009ko abenduaren 15eko C (2009) 10412 Erabakiaren bidez aldatu zena. Dokumentu hori nekazaritzarako egiturazko politikaren funtsezko tresna da landa eskualdeetan garapen iraunkorra lortzeko eta lehiakortasuna indartzeko. Programa horretan lehengo neurria agertzen da eta, era berean, kontuan hartu dira Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoaren orientabideak, bereziki ondoko helburu eta jarduera-ildoei dagokienez: I-1 helburua ("Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea") eta horren barruko L.1.5 jarduera-ildoa ("Nekazaritzako ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien arloko enpresetan nekazaritzaz besteko jarduera osagarriak dibertsifikatzeko laguntza").

Foru agindu hau Nekazaritzako Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzaturiko gastuak ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dituen urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren babespean eman da. Xedapen horretan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari esku ematen zaio, bere eskumenen barruan, arau hori garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, bereziki nekazaritzarako Europar Batasuneko funtsen bidez osorik edo hein batean finantzaturiko diru-laguntzei buruzko arauak eman ditzan.

Neurri horri, Europako arauen osagarri gisa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an eman 30/2007 Foru Agindua aplikatzekoak zaizkio. Agindu horren bidez LGENF-k kofinantzatzen dituen nekazaritza aldeen garapenerako laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzen arauak onestea.

Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzen arauak onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Lehen xedapen gehigarria.-Laguntzetarako 2010eko deialdia.

  1. Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak emateko deialdia onetsi da 2010erako, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

  2. Laguntza-eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau argitaratzen den egunean hasi eta 2010eko apirilaren 30ean bukatuko da.

    Bigarren xedapen gehigarria.-2009ko prozedurak.

    Foru agindu honek indarra hartu baino lehen diru-laguntzak emateko hasitako prozeduretan ez da foru agindu hau aplikatuko, lehengo araudia baizik.

    Hirugarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

    Nafarroako Gobernuaren 2010eko urtarrilaren 25eko Erabakiaren bidez, nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzetarako 2010eko eta 2011ko ekitaldietarako urte anitzeko gasturako konpromisoa hartu da. Hala, 650.000 euroko gastua baimendu da foru agindu honetatik eratorritako gastuei aurre egiteko, honela banatuta:

    -260.000 euro, 2010eko gastuen aurrekontuko 722001 72320 7700 412100 "Landa dibertsifikazioa, 3. ardatza, LGP (2007-2013) LGENF" kontu-sailaren kargura.

    -390.000 euro, 2011ko gastuen aurrekontuan sortuko den eta aurreko idatz-zatian adierazitakoaren baliokidea izanen den kontu-sailaren kargura.

    Laugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

    Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

  3. Foru agindu honek indarra hartzean, bertan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indarrik gabe utziko dira, eta bereziki Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 7ko 173/2009 Foru Agindua. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzen arauak ezarri ziren eta 2009. urterako deialdia onartu zen.

  4. Aurreko idatz-zatian xedatutakoak ez du galarazten foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2010eko otsailaren 26an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzen arauak, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan

  5. artikulua. Xedea.

    Arau honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren ''Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak'' neurria arautzeko araua ezartzea. Programa hori Batzordeak 2007ko abenduaren 4an hartutako C (2007) 6163 Erabakiaren bidez onetsi zen, eta Batzordeak 2009ko abenduaren 15ean hartutako C (2009) 10412 Erabakiaren bidez aldatu zen.

  6. artikulua. Jarduteko esparrua.

  7. artikuluan azaltzen den neurriko laguntzaren araubidea horizontala da, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan aplika daiteke, horretarako ezartzen diren lehentasun espezifikoak gorabehera.

  8. artikulua. Laguntzaren hartzaileak.

  9. Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko neurriaren xedea nekazaritzaren, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren arloko mikroenpresak dira. Mikroenpresa horiek beren helburu sozialaren arabera nekazaritza ustiategien erregistroan, nekazaritza kooperatiben erregistroan, nekazaritzako elikagai industrien erregistroan edo basogintzako industrien erregistroan inskribatuta egoten ahal direnak dira. Beraz, beren helburu sozialeko jardueretako batzuk nekazaritzaren, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren arlokoak izanen dira.

  10. Mikroenpresek Batzordearen 2003/361/EE Gomendioa bete behar dute: 10 langile baino gutxiago izatea eta bi milioi eurotik beherako urteko negozio bolumena izatea.

  11. Laguntza ez zaie emanen krisian dauden enpresei, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasuneko jarraibideetan ezarritako definizioari jarraikiz.

  12. artikulua. Aurreikusitako ekintza motak.

    Neurriaren helburua proiektu berri bat abian jartzeko inbertsio edota gastuak diruz lagunduz nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzea da. Proiektu horren oinarria nekazaritzako lehengaien erabilera edota nekazaritzako zerbitzu ematea izan beharko da; edo bestela, proiektu horren azken emaitza nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien jarduera lagun dezaketen produktu edo zerbitzuak izan beharko dira. Proiektuak nekazaritzaz besteko jarduerak hartu beharko ditu barnean, eta honako talde hauetako batean sartu beharko da:

    1. Lehenengo eta bigarren sektoreetako ekoizpen jarduera.

      Talde honetan finantzatzen ahal diren jarduerak askotarikoak dira. Besteak beste, ondokoak aipatzen ahal dira:

      -Energia alternatiboen ekoizpena (eguzki-energia, eolikoa, biomasa, hidroelektrikoa, etab.).

      -Nekazaritzako hondakinak balorizatzea.

      -Nekazaritzaz besteko hondakinak balorizatzea, nekazaritza eta/edo abeltzaintzan erabiltzeko.

      -Egur artisautza eta nekazaritzarako egurrezko eraikinak.

      -Akuikultura, nekazaritza ustiategian edo ustiategi horretarako lehengai eta/edo produktuen erabilerari loturik.

      -Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko lanabes eta erremintak fabrikatzea.

      -Berotegiak eta nekazaritzako beste instalazio batzuk fabrikatzea eta muntatzea.

      -Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko lehengaiak prestatzea: ongarriak, konposta, pestizida eta biozidak, pentsuak, pentsuen osagarriak, etab.

    2. Merkataritza jarduera. Neurri honen ondorioetarako, hau da merkataritza jarduera: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren I. eranskinaz kanpoko produktuak eta nekazaritzaz besteko zerbitzuak erakusten eta saltzen dituzten saltegi txikietan salmenta antolatzea. Halaber, eskualdeko nekazaritza ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresetan (norberarenetan nahiz beste batzuenetan) lortzen diren produktuetako batzuk ere sartu beharko dira.

      Saltoki txikiei soilik emanen zaie laguntza, eta supermerkatu eta hipermerkatuak baztertuko dira. Internet bidezko salmentak antolatzeko inbertsioak ere finantzatuko dira.

    3. Turismo zerbitzu osagarrietarako eta kultur ondarea edo naturguneak turismo erabilerarako berreskuratu eta atontzeko eskala txikiko azpiegiturak. Turismo zerbitzu osagarriak hauek dira: landa eremuan ostatu hartzeko establezimendu eta jatetxeek edo nekazaritza-turismoko ustiategiek bezeroen aisialdi eta jolaserako doan edo prezioen bitartez, modu profesionalean eta iraunkorki ematen dituztenak, kultur, jolas, kirol, aisialdi eta ingurumen izaerakoak, naturari buruzkoak eta antolakuntza eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR