223/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, garapenerako hezkuntza programak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako erakundeek, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, garapenerako laguntza ofizial gisa (GLO), herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen gisa, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko asmoz.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Bereziki, 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetza sustatzeko. Halaber, haren 7.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Administrazio Publikoek garapenerako lankidetzarako programetan garapenerako hezkuntzarako eta gizartearen sentsibilizaziorako ekintzak bilduko dituztela, zuzenean edo garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera egin beharrekoak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Horrenbestez, beharrezkoa da sentsibilizaziorako eta garapenerako hezkuntzarako esku-hartzeak egiteko diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna, bereizkeriarik eza eta kontrol printzipioak bermatzeko, baita administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eragimena eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eraginkortasuna ere.

Nafarroako Gobernuak 2011ko ekainaren 20an hartutako erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, Garapenerako Hezkuntza Programak egiteko diru-laguntzen deialdirako, eta, orobat, baimena eman zen zenbait urtetarako 550.000 euroko gasturako, hain zuzen ere 250.000,00 euro 2011. urterako eta 300.000,00 euro 2012. urterako.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Garapenerako Hezkuntza Programak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.-Zenbait urtetarako 550.000 euroko gastua baimentzea, honela banaturik: 250.000 euro 2011ko ekitaldirako, 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorreko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900001 91200 4819 143102 kontu-sailaren kargura; eta 300.000 euro 2012ko ekitaldirako, 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrean horretarako gaitzen den kontu-sailean behar besteko kreditua baldin badago.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 30ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

ERANSKINA

Garapenerako hezkuntza orokorreko esku-hartzeak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

Lehena.-Xedea eta helburua.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak diru-laguntzetarako dei egin du 2011rako eta 2012rako. Horien bidez, garabideko herrialdeak ukitzen dituzten arazoak hobeki ulertu, haien aldeko jarrera sortu eta elkartasuna eta haiekiko elkarlanerako hezkuntza prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak finantzatuko dira, Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera.

Bigarrena.-Aurrekontuaren erabilgarritasuna.

Xede horietarako zenbatekoa 250.000 eurokoa izanen da 2011. urterako, 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorreko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko kontu-sailaren kargura; eta 300.000 eurokoa gehienez 2012rako, 2012ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen diren kontu-sailetan behar besteko kreditua badago.

Bi urteetako zenbateko osoa oinarri hauen II. eranskinean jasotzen diren bi esparruen eta esku-hartzeko lehentasunezko arloen artean banatuko da, honela:

  1. Hezkuntza ez formala eta informala, alegia, sistema formaletik kanpo antolaturiko jarduera pedagogiko sistematiko oro. Horretarako, deialdiko aurrekontuko diru erabilgarri guztiaren %60 erreserbatuko da.

  2. Hezkuntza formala: legez arauturiko hezkuntza sisteman garatzen diren jarduera pedagogiko guztiak. Horretarako, deialdiko aurrekontuko diru erabilgarri guztiaren %40 erreserbatuko da.

    Urte bakoitzaren barnean, esku-hartzeko esparruren batean aurreikusitako kreditua agortzen ez bada, gelditzen den dirua beste esparrurako erabiliko da.

    Hirugarrena.-Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen betebeharrak.

    Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:

    1. Pertsona juridiko pribatuak izatea, legez eratuak eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, inskribatuak egotea Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziako (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

    2. Entitatearen egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

    3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdi honen xede diren laguntzen onuradun izan.

    4. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak nazioarteko garapenerako lankidetzan aritzeko ematen dituen diru-laguntzak jaso izana azken 5 urteotako batean gutxienez.

      Aurreko lerroaldean ezarritakoari begira, GGKEek frogatu beharreko antzinatasuna errespetatuko da elkarte edo fundazio gisa duten formula juridikoan aldaketa bakar bat izan badute, baldin eta horren berri ematen bada entitate juridiko berriaren estatutuetan; edo GGKEen batasun bateko kide izan badira eta horrek lehenago Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren diru-laguntzarik jaso badu garapenerako lankidetzaren arloan.

    5. Gainera, bi GGKE edo gehiagoz edo GGKE batez eta martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 19. artikuluan aipatutako beste lankidetza agente batzuez eratutako taldeek ere parte hartzen ahalko dute, nortasun juridiko propioa edukita zein eduki gabe, eta entitate onuradunen izaera eskuratzen ahalko dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.2 eta 8.3 artikuluetan aurreikusitako moduan. Kasu horietan, elkarturiko entitateetako bakoitzak aurreko baldintza guztiak bete beharko ditu, beste agente batzuentzat salbuesten diren a) eta d) baldintza izan ezik.

      Nolanahi ere, GGKE batek ordezkatu beharko du erakundea.

      Laugarrena.-Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

      Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitate eskatzaileek aurkezten dituzten esku-hartzeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    6. Deialdi honen 1. oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2., 3. eta 7. artikuluei lotzea.

    7. Finantzaketaren %20, gutxienez, funts propioetatik, beste administrazio publiko batzuetatik -Nafarroako Gobernuaren beste departamentuen eta erakunde autonomoen funtsak kenduta- edo beste entitate batzuetatik aterako da.

    8. Jarduerak 2011n hastea eta 2011n eta 2012an, bietako bakoitzean, jarduerak egin eta diru-laguntzaren konturako gastuak izatea nahitaez. Entitate onuradunak adierazpen espresik egin ezean, laguntza ematen duen ebazpenarena izanen da hasiera data.

    9. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, egin beharreko proiektuaren kostua.

    10. Urte bakoitzerako ematen den dirua gehienez ere 40.000 eurokoa izanen da. Zenbateko hori 60.000 euro arte handitzen ahalko da, elkarte batek aurkezten badu eskaera.

      Bosgarrena.-Eskaerak aurkeztea.

      1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

      2. Entitate eskatzaile bakoitzak bi eskaera aurkezten ahalko ditu gehienez.

      3. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR