666/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak apirilaren 3an emandako 95/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez nekazaritzako produktuen balio erantsiaren gehikuntzarako laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Funtsen bidez landa garapenari laguntzekoak, nekazaritzako eta oihangintzako produktuen balio erantsiaren gehikuntzarako neurri bat ezartzen du.

Neurri hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak apirilaren 3an emandako 95/2007 Foru Aginduaren bidez aplikatzen da Nafarroan. Agindu horrek nekazaritzako produktuen balio erantsiaren gehikuntzarako laguntzei buruzko arauak ezarri zituen, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan.

Aipatu foru aginduak hauek biltzen ditu: Europar Batasuneko araudiaren jarraibideak, Landa Garapeneko Esparru Nazionalak Nafarroako Landa Garapeneko Programarako (2007-2013) dituen irizpideak, bai eta Nafarroako nekazaritza kooperatibak berregituratzeko Jarduketa Plana, Gobernuak 2006ko maiatzaren 8ko Erabakiaren bidez onetsia, eta Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoaren orientabideak ere. Plan Estrategiko hori ere 2006. urtean onetsi zen.

Arau hori Batzordearen orientabide berrietara egokitzeko prozesuan, bai eta Nafarroako nekazaritza kooperatiben sektorea birmoldatzeko jarduketa planari bide emateko ere, beharrezkotzat jo zen 95/2007 Foru Aginduaren zenbait artikulu aldatzea. Aldaketok Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 20ko 273/2007 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren.

Ondoren, zehatzago adierazteko eta argitasun juridiko handiagoz aplikatzeko, eta Nafarroako Foru Komunitateko ingurune ekonomikora eta sozialera hobeki egokitzeko asmoz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 21eko 450/2008 Foru Aginduak zenbait artikulu aldatu zituen, laguntzen baremoari buruzkoa, besteak beste.

2007an eta 2008an neurria aplikatu eta gero egindako egokitzapen aldaketa horiez gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egoki deritzo laguntzen baremoa eta mugak aldatzeari, inbertsio eredu berriak suspertzeko, inbertitzaile berriak erakartzeko eta aurrekontuaren kudeaketa hobeki kontrolatzeko.

Horretaz gainera, kontzeptu eta artikulu batzuk aldatu nahi dira, zenbait irizpide zehazteko eta arauaren aplikazioan argitasun juridiko handiagoa izateko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 7. artikuluaren 1. eta 5. idatz-zatiak aldatzea.

1. 7. artikuluko 1. idatz-zatiaren c) atala ezabatu da.

2. 7. artikuluko 5. idatz-zatia aldatu eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"5. Laguntza jaso ahal izateko gutxieneko inbertsioa 50.000 eurokoa izanen da. Nekazaritzako elikagaien artisautza arautzen duen maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuari jarraikiz artisautzazkoen artean katalogaturik dauden nekazaritzako elikagaien enpresak edo haien elkarteak direnean, gutxieneko inbertsioa 12.000 eurokoa izanen da.

2. artikulua. 8. artikuluaren 3. eta 4. idatz-zatiak aldatzea.

8. artikuluaren 3. idatz-zatia hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"3. Baremo honen arabera finkatuko da laguntzen zenbatekoa:

EKOIZPEN HANDITZEA

P. BERRIA (a) EDO HOBETZEA

(%) (%)

Abiapuntuko puntuazioa 12 8

Enpresak Nafarroan ezartzea (b) 2 -

Produktu berrirako handitzeak (c) - 2

Elkarteak (d) 10 6

Tokia:

-Mendialdea 4 3

-Eskualde behartsua 2 1

Lehentasunezko sektorea (e) 2 2

Kalitateko ekoizpena (f) 2 2

Nazioartean onartutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR