450/2008 FORU AGINDUA, abuztuaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak apirilaren 3an emandako 95/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu haren bidez nekazaritzako produktuen balio erantsiaren gehikuntzarako laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Funtsen bidez landa garapenari laguntzekoak, nekazaritzako eta oihangintzako produktuen balio erantsiaren gehikuntzarako neurri bat ezartzen du.

Neurri hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak apirilaren 3an emandako 95/2007 Foru Aginduaren bidez aplikatzen da Nafarroan. Agindu horrek nekazaritzako produktuen balio erantsiaren gehikuntzarako laguntzei buruzko arauak ezarri zituen, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan.

Aipatu foru aginduak ondokoak biltzen ditu: Europar Batasuneko araudiaren zuzentarauak, Landa Garapeneko Esparru Nazionalak Nafarroako Landa Garapeneko Programarako (2007-2013) dituen irizpideak, bai eta Nafarroako nekazaritza kooperatibak berregituratzeko Jarduketa Plana, Gobernuak 2006ko maiatzaren 8ko Erabakiaren bidez onetsia, eta Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoaren orientabideak ere. Plan Estrategiko hori ere 2006. urtean onetsi zen.

Hori hala izanik ere, beharrezkoa da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak apirilaren 3an emandako 95/2007 Foru Aginduaren bidez onetsitako artikulu batzuk aldatzea, zehatzago adierazteko eta argitasun juridiko handiagoz aplikatzeko. Aldatzen da, orobat, 95/2007 Foru Aginduaren 8. artikuluan jasota dagoen laguntzen baremoa, Nafarroako Foru Komunitateko ingurune sozial eta ekonomikoari hobeki egokitzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 7. artikuluaren g) letra aldatzea.

7. artikuluaren g) letra honela idatzita agertuko da:

g) Eskaerak aurkeztu aurretik egiten hasitako inbertsioak, salbu proiektuaren zerbitzu-sariei eta bideragarritasun azterlanei dagozkienak, hala nola eraikitzeko baimenekin zerikusia dutenak.

2. artikulua. 8. artikuluaren 3. eta 4. idatz-zatiak aldatzea.

8. artikuluaren 3. idatz-zatia hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

3. Baremo honen arabera finkatuko da laguntzen zenbatekoa:

EZARPEN HANDITZEA

BERRIA EDO HOBETZEA

(a) (%) (%)

Abiapuntuko puntuazioa12 8

Elkarteak (b).10 6

Tokia: -Mendialdea 4 3 -Eskualde behartsua 2 1

Lehentasunezko sektorea (c)2 2

Kalitateko ekoizpena (d)2 2

Nazioartean onartutako ingurumeneko kudeaketa sistemak dituzten enpresak (*)1 1

Kalitatea kudeatzeko sistemak, nazioartean onartuak, dituzten enpresak (ISO familiak, BRC protokoloak, BRC, IFS, Eurepgap, Globalgap (*)1 1

Nazioarteratzea (e)1 1

Berrikuntza (f)1 1

Elkarte berregituratuak edo berregituratze bidean daudenak (g) -5 bazkide bitarte: 2 2 -6-15 bazkide 5 5 -15 bazkide baino gehiago 14 14 -Bigarren mailako kooperatibak 14 14

Batze edo xurgatze prozesuetatik sortutako nekazaritza kooperatibak (h)10 10

Kooperatiben arteko akordioen bidezko kooperatiben bateratzea (i)5 5

Artisautzazko enpresak edo ekoizpen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR