57/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, nekazaritzako produktuen balio erantsia gehitzeko laguntzen arauak ezartzen dituena, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien artean dago nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzen dituen sektorearen garapena eta modernizazioa sustatzea.

Horri dagokionez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez landa garapenari laguntzeko Kontseiluak 2005eko irailaren 20an emandako 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez, neurri bat ezarri zen nekazaritzako eta oihangintzako produktuen balio erantsia gehitzeko. Neurri hori aurretik ezarritako neurri baten baliokidea eta jarraipena izan zen, hots, 2000-2006 aldirako landa garapenerako programaren barnean nekazaritzako produktuen eraldaketari eta merkaturatzeari laguntzeko ezarritako neurriarena.

2007-2013 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programak lehentasun gisa jasotzen du neurri hori. Hura zehaztean, aintzat hartu dira Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoaren jarraibideak, bereziki, II-1.4 (Kalitateko produktuen eraldaketa eta egokitzapena sustatzea, balio erantsi handiagoarekin) eta II-2 (Nafarroako produktuetarako negozio perspektibak eta baldintzak sortzea) helburu estrategikoei buruzkoak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak apirilaren 3an emandako 95/2007 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuen balio erantsia gehitzeko laguntzen arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean. Foru agindu hura honako arauei jarraikiz prestatu zen: Europar Batasuneko arau aplikagarriak, Landa Garapenerako Esparru Nazionalaren proiektuan jasotako oinarrizko irizpideak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren proiektua.

Neurria 2007an ezarri zenetik, zenbait aldaketa egin zaizkio arauari, xede bikoitzarekin: sektorearen bilakaera tekniko-ekonomikoari nahiz Europar Batasunaren jarraibideen eskakizunei erantzutea.

2011ko ekitaldirako, komenigarritzat jo da neurri hori arautzen duen araudia aldatzea, ondoko bi helburu oinarrizkoei jarraikiz:

  1. Kooperatibak bateratzeko proposamenei erantzutea, Nafarroako nekazaritzako kooperatiben sektorea birmoldatzeko jarduketa plana bukatzen denean.

  2. Berme juridiko handiagoak ezartzea, ondokoei buruzko alderdi jakin batzuk berriro idatziz: ordaintzeko prozedurak, betebeharrak eta baldintzak, eta horiek justifikatu eta egiaztatzeko prozedurak.

    Testuan aldaketa kopuru handi samarra eginen denez (aurretik egindakoak ere aintzat hartuta) argitasun eta segurtasun juridiko handiago baten alde, komenigarritzat jotzen da, bai izaten ahal diren onuradunentzat bai kudeaketa unitateentzat, laguntza hauek arautuko dituzten arau berriak onestea eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren apirilaren 3ko 95/2007 Foru Agindua indargabetzea.

    Foru agindu hau urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren babesean eman da. Dekretu haren bidez, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzeko erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren, eta baimena eman zitzaion Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar ziren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatutako diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

    Foru agindu honen bidez arautzen den neurriari Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 8ko 30/2007 Foru Agindua aplikatuko zaio. Agindu horren bidez, Landa Garapenerako Europako Nakazaritza Funtsarekin batera finantzatzen diren landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen.

    Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, "nekazaritzako produktuen balio erantsiaren gehikuntza" izeneko neurrirako laguntzak baimendu ziren, banakako ebaluazioaren araubidean.

    Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    Artikulu bakarra.-Arauen onespena.

    Onesten dira nekazaritzako produktuen balio erantsia gehitzeko laguntzen arauak, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

    Lehen xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

    Foru agindu hau aplikatzearen ondorioz sortzen diren gastuak 2011ko gastuen aurrekontuetako "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntzak, NGP (LGENF)" izeneko 721000 72210 7701 413102 kontu-sailaren eta "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntzak" izeneko 721000 72210 7701 413104 kontu-sailaren kargura, edo neurri horrek Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean indarra duen urteetarako gaitzen diren antzeko kontu-sailen kargura, kreditu egokia eta nahikoa baldin bada.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Eskualde behartsuak eta eskualde menditsuak.

    Eskualde behartsuak eta eskualde menditsuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduaren zerrendan ageri dira.

    Xedapen iragankor bakarra.-14. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak aplikatzea.

    Foru agindu honen 14. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan xedatutakoa aplikatuko zaie Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren apirilaren 3ko 95/2007 Foru Aginduari jarraikiz onetsitako espedienteei. Agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen balio erantsia gehitzeko laguntzen arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

    1. Indarrik gabe uzten da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren apirilaren 3ko 95/2007 Foru Agindua. Haren bidez ezarri ziren nekazaritzako produktuen balio erantsia gehitzeko laguntzen arauak, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean. Hala ere, foru agindu hori aplikatuko da ondoko hauei dagokienean: onuradun izateko baldintzak, beharkizunak eta betebeharrak, eta gero betetzeko konpromisoak.

    2. Foru agindu honi kontra egiten dioten maila bereko xedapen guztiak indargabetu dira.

      Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

      Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

      Iruñean, 2011ko otsailaren 8an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

      1. ERANSKINA

      Nekazaritzako produktuen balio erantsia gehitzeko laguntzetarako arauak, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean

    3. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da nekazaritzako produktuen balio erantsia gehitzeko laguntzen arauak ezartzea, Kontseiluak 2005eko irailaren 20an emandako 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 28. artikuluaren esparruan. Erregelamendu horren bidez, landa garapenerako laguntza ezarri zen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.

    4. artikulua. Definizioak.

      Foru agindu honen ondorioetarako, Europar Batasuneko araudian eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak onetsian, bildutako definizioez gain, honako hauek aplikatuko dira:

    5. Kooperatibak Bateratzeko Ebaluazio Batzordea: Gobernuak 2006ko maiatzaren 8an hartutako Erabakiaren bidez sortutakoa; erabaki horren bidez, Nafarroako nekazaritzako kooperatibak birmoldatzeko jarduketa plana onetsi zen.

    6. Ingurumeneko Jarduketa Plana barazkien eraldaketaren sektorean: Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Barazki Kontserbagintzako Industrien Elkarteak (CONSEBRO) eta Barazki Kontserben Zentro Tekniko Nazionalak izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren ondoriozkoa.

    7. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

    8. Foru agindu honetan araututako laguntzen onuradun izanen dira karga finantzarioa beren gain hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, diruz lagun daitezkeen inbertsio eta gastuen azkeneko arduradunak badira, bideragarritasun ekonomikoa frogatu dezaketen eta ezaugarri hauek betetzen dituzten enpresetan:

  3. Mikroenpresak, enpresa txiki eta ertainak (PYME), Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emaniko 2003/361/EE Gomendioan definitzen diren bezala: lanean 250 langile baino gutxiago dituzten enpresak eta urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez dutenak, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.

  4. Aurreko kategorian aurreikusi gabeko enpresak, 750 langile baino gutxiago edo negozio bolumena 200 milioi eurotik beherakoa dutenak.

    1. Laguntza ez zaie emanen krisian dauden enpresei, Europar Batasuneko jarraibideetan krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruz ezarritako definizioari jarraikiz.

    2. artikulua. Inbertsioek bete beharreko baldintzak.

    3. Laguntzak inbertsio hauetarako emanen dira:

  5. Nafarroan egindakoak.

  6. Enpresaren errendimendu orokorra hobetzen dutenak.

  7. Kasuan kasuko inbertsioari dagozkion Europar Batasuneko arauak betetzen dituztenak.

  8. Esparru hauetan eragina dutenak:

    -EE Itunaren I. eranskineko zerrendan heldu diren produktuen eraldaketa eta/edo merkaturatzea, salbu eta arrantzako eta oihangintzako produktuak.

    -EE Itunaren I. eranskinean ageri diren produktuekin lotutako produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzea, salbu eta arrantzako eta oihangintzako produktuak.

    1. Inbertsioek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR