507/2008 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza ikasketen oinarrizko maila eta erdi maila egiaztatzeko proben gaineko oharrak onesten dituena eta oinarrizko mailarako eta erdi mailarako abuztuaren 10eko 836/2007 Ebazpenaren bidez eta irailaren 17ko 13/2007 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren, onetsiriko oharrak indarrik gabe uzten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduaren bidez uztailaren 4ko 88/2007 Foru Agindua aldatu zen. Horren bidez, araubide bereziko hizkuntza ikasketen oinarrizko eta erdi mailen antolaketa ezarri zen. 78/2008 Foru Aginduak, 17. eta 18. artikuluetan, xedatzen du oinarrizko eta erdi mailak egiaztatzeko ziurtagiriek berariazko probak bilduko dituztela, martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuan ezartzen diren curriculumetan maila horietarako aurreikusten diren helburuak lortzeko bermea izanen direnak.

Halaber, 16. artikuluan xedatzen du proba horiek orotariko oharrak eta Hezkuntza Departamentuak ematen dituen gainerako guztiak kontuan hartuko dituela eta 18. artikuluak xedatzen du, gainera, hizkuntza bakoitzerako erdi mailako probak prestatzeko batzordeak osatuko direla, orotariko oharrekin bat.

Abuztuaren 10eko 836/2007 Ebazpenak eta irailaren 17ko 13/2007 Ebazpenak oinarrizko eta erdi mailen gaineko oharrak onetsi zituzten, hurrenez hurren. Maila horiek 2007-08 ikasturtean ezarri ziren, Nafarroako Foru Komunitaterako martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean arautu bezala. Horren ondoren, ikusi da beharrezkoa dela oharrak aldatzea eta aldaketa batzuk sartzea, hizkuntza eskoletako irakasle batzorde batek eginak.

Horrenbestez, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak proposatu du oinarrizko eta erdi mailak egiaztatzeko proben gaineko oharrak onestea, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako irakasle batzorde batek prestatuak, eta abuztuaren 10eko 836/2007 eta irailaren 17ko 13/2007 ebazpenetan onetsi zirenak indargabetzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzaren oinarrizko maila eta erdi maila egiaztatzeko probaren gaineko oharrak onestea. Ebazpen honen I., II., III., IV., V. eta VI. eranskinetan azaltzen dira.

  2. Abuztuaren 10eko 836/2007 Ebazpena eta irailaren 17ko 13/2007 Ebazpena indarrik gabe uztea.

  3. Ebazpen hau eta I. eta IV. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2008ko abenduaren 2an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

    I. ERANSKINA

    Oinarrizko maila.-Hautagaien gaineko oharrak

  5. -Azterketaren helburua.

    Oinarrizko mailako azterketa hau hautagaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza gaitasunetan duten trebetasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.

  6. -Hautagaien eginbeharrak.

    -Azterketako ikasgelan eskatutakoan, hautagaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat aurkeztu beharko dute.

    -Hautagaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den orduan egon beharko dute azterketa egiteko gelan.

    -Hautagaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Lapitzez egindako probak ez dira zuzenduko.

    -Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

    -Sakelako telefonoak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.

  7. -Azterketaren ezaugarri orokorrak.

    Hautagaiek matrikulatu diren ikastetxean eginen dute proba.

    3.1. Azterketaren zatiak.

    Azterketak lau zati bereizi ditu:

    PROBAK

    PUNTUAZIOA

    GUTXIENEZ

    IRAUPENA

    Irakurriaren ulermena

    15 p

    %60 (9 p.)

    30'

    Ahozkoaren ulermena

    15 p

    %60 (9 p.)

    25'

    Idatzizko adierazpena

    20 p

    %60 (12 p.)

    45'

    Ahozko adierazpena.

    20 p

    %60 (12 p.)

    15' bi hautagai.

    Irakurriaren ulermenaren proba, ahozkoaren ulermenarena eta idazmenarena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean eginen da. Proba bakoitza banaka eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.

    Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa ganditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira, alegia, probaren puntuazio %60 gainditu beharko da.

    Hori gorabehera, proba hartzaile batean -eta bakarrik proba batean-, irakurriaren ulermenean edo ahozkoaren ulermenean %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago bada, puntuazioa zati idatziko gainerako probekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio osoa %60koa bada.

    Hautagai batek ohiko deialdian EZ GAI azken kalifikazioa badu, deialdi horretan gainditzen den gaitasun bakoitzaren puntuazioa ikasturte bereko aparteko deialdirako mantenduko da eta hautagaiak ohiko deialdian gainditu ez dituen gaitasunen probak eginen ditu bakarrik.

    3.2. Gaikako arloak.

    Hautagaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gaikako arlo hauetaz arituko dira:

    Bestelako pertsonekiko harremanak

    Osasuna eta gorputzaren zainketa

    Hezkuntza

    Erosketak

    Janariak eta edariak

    Pertsonaren identifikazioa

    Etxebizitza, etxea eta ingurumena

    Eguneroko bizitza

    Astialdia eta aisia

    Bidaiak

    Zerbitzu publikoak

    Tokiak

    Hizkuntza eta komunikazioa

    Eguraldia

    Zientzia eta teknologia

    3.3. Kalifikazioak

    Probaren emaitzari buruz ikasleei emanen zaien informazio-orrian GAI edo EZ-GAI kalifikazio orokorra jarriko da.

  8. -Azterketako lau proben ezaugarriak.

    4.1. Irakurriaren ulermena.

    Hautagaiak gauza izan behar du erregistro formalean edo neutroan idatzitako egitura sinple eta argiko testu laburren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun nabarmenenak ulertzeko. Testuok eguneroko kontuei buruzkoak izanen dira, hautagaiarentzat bereziki ezagunak diren esperientzia arloekin zerikusia dutenak.

    4.1.1. Probaren formatua.

    EGINKIZUN

    ZENBAKIA

    MIKROGAITASUNA

    EGINKIZUNA

    LEHEN

    ZATIA

    (5 p)

    Ematen den informazio jakin batetik abiatuta, testuinguru komunikatiboa asmatzea (testuinguru komunikatiboko edozein elementuri buruz galdetuta: nor, non, nori, zeren bidez)

    edo

    Testu baten zentzu orokorra ulertzea

    +

    Testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea

  9. FORMATUA: 5 testu labur (bakoitzak 30 hitz izanen ditu gutxi gorabehera).

    PROZEDURA: 5 testu irakurri eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi nahasgarri).

    -a b c aukeretatik hautatzekoak.

  10. FORMATUA: 5 lerroaldeko testu bat (lerroalde bakoitzak 30 hitz gutxi gorabehera).

    PROZEDURA: testuaren 5 lerroaldeak irakurri eta proposatzen diren laburpen-epigrafeekin lotu (bi nahasgarri).

    BIGARREN

    ZATIA

    (5 p)

    Ideia nagusiak ulertzea

    +

    Testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea

  11. FORMATUA: 5 testu labur (bakoitzak 30 hitz izanen ditu gutxi gorabehera).

    PROZEDURA: 5 testuak irakurri eta proposatzen diren esaldiekin edo marrazkiekin lotu (bi nahasgarri).

    -a b c aukeretatik hautatzekoak.

  12. FORMATUA: 5 lerroaldeko testu bat (lerroalde bakoitzak 30 hitz gutxi gorabehera).

    PROZEDURA: testuaren 5 lerroaldeak irakurri eta proposatzen diren laburpen-esaldiekin lotu (bi nahasgarri).

  13. FORMATUA: 5 galderako elkarrizketa (200 hitz inguru). Galderak eta erantzunak + nahasgarri bat bereiz aurkeztuko dira.

    PROZEDURA: testua irakurri eta berregin.

    HIRUGARREN

    ZATIA

    (5 p)

    Testu baten xehetasunak bereiztea

    +

    Testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea

    FORMATUA: 250 hitz inguruko testua.

    PROZEDURA: testua irakurri eta

    -itema egia/gezurra den adierazi (+ justifikazioa: bidezkoa den esaldia aipatu).

    -Galdera ireki eta oso bideratu batzuk erantzutea (erantzunean 6 hitz gehienez).

    -a b c aukeretatik hautatzekoak.

    4.2. Entzunaren ulermena.

    Hautagaiak gauza izan behar du ahozko testu labur, argi eta errazen zentzu orokorra, funtsezko informazioa eta alderdi nagusiak ulertzeko. Testuok ahoz nahiz baliabide teknikoen bidez (telefonoa, irratia eta abar) transmititu eta geldiro ahoskatuko dira, erregistro formalean nahiz neutroan, betiere entzuteko baldintzak onak badira eta mezua distortsionatua ez badago. Maiz erabiltzen diren esaldi eta esamoldeak izanen dira, hautagaiarentzat bereziki ezagunak diren esperientzia arloekin zerikusia dutenak.

    4.2.1. Probaren formatua.

    KOPURUA

    ZENBAKIA

    MIKROGAITASUNA

    EGINKIZUNA

    LEHEN

    ZATIA

    (5p)

    Testu baten zentzu orokorra ulertzea.

    FORMATUA: 5 testu labur, bakoitza 20'' ingurukoa (edo testu gutxiago, guztira antzeko iraupena dutenak).

    PROZEDURA: testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi nahasgarri).

    -Testu bakoitzean a b c aukeretatik hautatu.

    BIGARREN

    ZATIA

    (5 p)

    Testuinguru komunikatiboa identifikatzea:

    -Esplizitua

    -Inplizitua

    (Testuinguru komunikatiboaren edozein elementuri buruz galdetuko da: nor, zertarako, non, nori, zeren bidez).

    FORMATUA: 5 testu labur, bakoitza 20'' ingurukoa (edo testu gutxiago, guztira antzeko iraupena dutenak).

    PROZEDURA: testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi nahasgarri).

    -Testu bakoitzean a b c aukeretatik hautatu.

    HIRUGARREN

    ZATIA

    (5 p)

    Testu baten xehetasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR