2054/2008 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntzaren arloko ekintza osagarri eta lagungarriak egiteko diru-laguntza publikoen deialdia eta oinarriak onetsi, eta 130.000 euroko gastua baimentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lanerako lanbide prestakuntzaren helburua enpresentzako eta jardunean zein langabezian dauden langileentzako prestakuntza sustatu eta hedatzea da, bakoitzaren beharrei erantzuteko eta ezagutzan oinarritutako ekonomia garatzen laguntzeko baliagarria dena, hain zuzen. Prestakuntza mota hori martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak arautu zuen.

Aipatu errege dekretuan ageri diren etengabeko prestakuntzako ekimenen artean prestakuntzaren arloko ekintza osagarri eta lagungarriak daude. Horien xedea da lanerako lanbide prestakuntzaren azpisistemaren eraginkortasuna hobetzea.

Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren uztailaren 30eko 2782/2004 Aginduaren bidez (2004ko 197. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa), prestakuntzaren arloko ekintza osagarri eta lagungarriak egiteko diru-laguntza publikoen oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Prestakuntzaren arloko ekintza osagarri eta lagungarriek, deialdi honetan sarturikoek, Europako Gizarte Funtsaren diru-laguntza (%45) ere jasoko dute.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Batzorde Iraunkorraren adostasun txostena izanik, maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskurantzez baliaturik,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntzaren arloko ekintza osagarri eta lagungarriak egiteko diru-laguntza publikoen 2008rako deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

  3. Gastu hauek baimentzea: 20.000 euro, "Enpresako eta enplegurako prestakuntza esparruko zentroetako tutore: tutoretza prozedura, eta horren trebakuntzari dagozkion prestakuntza baliabideak diseinatu eta garatzea" ekintzarako; 35.000 euro, "Ekonomia sozialeko enpresentzako prestakuntza premien diagnostikoa" egiteko; 18.000 euro, "Nafarroako enpresentzako hizkuntzak irakasteko prestakuntza hornitzaileen sektorearen prestakuntza premien diagnostikoa eta prestakuntza plana" egiteko; 20.000 euro, "E-learning prestakuntza produktua aztertu, diseinatu, garatu eta ezartzea: hidrogenoari eta erregai pilei buruzko ikastaroa" egiteko; eta 37.000 euro, "E-learning prestakuntza produktua aztertu, diseinatu, garatu eta ezartzea: eguzki-energiako instalazio termikoen muntaia eta mantentze-lanak" egiteko. Hori guztia "Prestakuntzarako ekintza osagarriak. Europako Gizarte Funtsa" izeneko 882001 84200 4819 242103 kontu-sailaren kontura. Europako Gizarte Funtsak ekintza horien %45 finantzatzen du, ebazpen honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko 2008ko gastuen aurrekontuetako "Enpresa Ekimena eta Etengabeko Prestakuntza" (3. helburua) izeneko programa eragilearen barnean.

  4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

  5. Ebazpena eta eranskina erakunde honetan dagoen kontu-hartzaile delegatuari eta Lanerako Prestakuntza Garatzeko Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2008ko ekainaren 20an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

    ERANSKINA

    Deialdiaren oinarriak

    Lehenbizikoa.-Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntzaren arloko ekintza osagarri eta lagungarriak egiteko diru-laguntza publikoen deialdia eta haiek egiteko diru-laguntza publikoak emateko oinarriak onestea, uztailaren 30eko TAS/2782/2004 Aginduan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

    Bigarrena.-Diru-laguntzen helburua eta emateko printzipioak.

  6. Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritakoarekin bat, prestakuntzaren arloko ekintza osagarri eta lagungarriek xede dituzte izaera orokorreko eta sektorialeko ikerketak, sektoreko eta sektore arteko ikerketa eta berrikuntza ekintzak edo lanerako lanbide prestakuntzaren azpisistema zabaltzekoak, eta langabezian zein jardunean dauden langileentzako aholkularitza bermatzen duten lanbide informazioa eta orientazioa.

  7. Helburua. Deialdiaren bidez finantzatzen diren proiektuen helburua da lanerako lanbide prestakuntzaren azpisistemaren eraginkortasuna hobetzea.

  8. Deialdiak arautzen dituen diru-laguntzak norgehiagoka emanen dira, publizitate eta objektibotasun printzipioetan oinarrituta.

    Hirugarrena.-Ekintza motak.

    Prestakuntza arloko ekintza osagarri eta lagungarriak, etengabeko prestakuntzaren azpisistema hobetzeko ezagutza eta esperientzia sortzeko oinarri gisa, uztailaren 30eko TAS/2782/2004 Aginduan oinarritutako mota hauekin bat etorriko dira:

  9. Enpresako eta enplegurako prestakuntza esparruko zentroetako tutore: tutoretza prozedura, eta horren trebakuntzari dagozkion prestakuntza baliabideak diseinatu eta garatzea.

  10. Ekonomia sozialeko enpresentzako prestakuntza premien diagnostikoa.

  11. Nafarroako enpresentzako hizkuntzak irakasteko prestakuntza hornitzaileen sektorearen prestakuntza premien diagnostikoa eta prestakuntza plana.

  12. E-learning prestakuntza produktua aztertu, diseinatu, garatu eta ezartzea: hidrogenoari eta erregai pilei buruzko ikastaroa.

  13. E-learning prestakuntza produktua aztertu, diseinatu, garatu eta ezartzea: eguzki-energiako instalazio termikoen muntaia eta mantentze-lanak.

    Azaldutako ekintzen bat duten proiektuetan jardunaldi teknikoak egiteko aukera sar daiteke, azken produktuak zabaltzeko eta horien emaitzei buruzko proposamenak, alternatibak eta iradokizunak biltzeko.

    Laugarrena.-Prestakuntzaren arloko ekintza osagarri eta lagungarrien finantzaketa.

    Deialdiaren bidez arauturiko prestakuntza arloko ekintza osagarri eta lagungarrietarako baimenduriko gastua 130.000 eurokoa da 2008ko gastuen aurrekontuan.

    Europako Gizarte Funtsak ekintza horien %45 finantzatzen du, Europako Batzordeak onetsitako "Enpresa Ekimena eta Etengabeko Prestakuntza" (3. helburua) izeneko programa eragilearen barnean. Etengabeko prestakuntza sistemaren hedapena eta eraginkortasuna hobetzen laguntzen duten prestakuntza arloko ekintza osagarri eta lagungarriak izaten ahalko dira kofinantzaketa horren xede.

    Bosgarrena.-Entitate onuradunak.

  14. Gizarte Segurantzan inskribaturiko enpresa, entitate edo erakundeek hartzen ahalko dituzte laguntza horiek, beren helburuen artean finantzatzen ahal diren jarduerak edo etengabeko prestakuntzari lotuak egiten badituzte eta deialdian ezartzen diren beste betebeharrak betetzen badituzte. Administrazio publikoak ezin izanen dira diru-laguntza hauen onuradun izan.

  15. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden entitateei.

  16. Entitate eskatzaileak gutxienez ere hiru urteko esperientzia egiaztatu beharko du, eta proposaturiko lanaren antzekoak edo harekin zerikusia duten bi lan gutxienez eginak izan.

  17. Entitate batek bi ekintzatarako eskaera egin dezake gehienez. Hori alde batera utzita, entitate batek ezin du bere lankidetza deialdiko bi eskaeratan baino gehiagotan proposatu.

    Seigarrena.-Eskaerak.

  18. Ekintza osagarriak egiteko diru-laguntzen eskabideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igorriko zaizkio eta bulego nagusietan eskuratzen ahalko diren eredu normalizatuetan beteko dira. Lehenik, helbide honetan eskatu beharko dira. equipo.tecnico.sne@navarra.es.

  19. Eskabideak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipaturiko erregistro eta bulegoetan ez ezik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan ere aurkez daitezke, prozeduraren instrukziorako organo eskuduna baita.

  20. Eskabidearekin batera, deialdi honetako zazpigarren oinarrian aipatzen diren agiri teknikoez gain, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Eskatzailearen izena eta sozietatearen izena.

    2. Eskaera egiten duen legezko ordezkari baimenduaren identifikazioa eta sinadura.

    3. Eskaturiko diru-laguntzaren zenbatekoa.

    4. Eskatzailearen aitorpena, eskaeran emandako informazioa eta datuak benetakoak direla dioena, eta, hala denean, diru-laguntza ematen duen organoa baimentzea Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari eskatzeko eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR