131/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, presiozko sareen bidezko barne-banaketan inbertitzeko diru-laguntzak arautzen dituena, herrilurrak eta baliokideak ureztalur bihurtuz edo ureztaketa hobetuz nekazaritzako azpiegituretan esku hartu behar den eremuetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduak, martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 11. artikuluan irizpideak ezartzen ditu zehaztu ahal izateko zer portzentaje jaso ahal izanen duten toki entitateek edo pareko erakundeek diru-laguntzatan, herrilurrak edo horien baliokideak ureztalur bihurtuz edo oraingo ureztaketa hobetuz nekazaritzako azpiegituretan esku hartu behar den eremuetan herrilurren edo parekoen aprobetxamenduen onuradunek zenbait betekizun betetzeagatik dagokien finantzaketa-zatiaren arabera.

Erregelamendu horrek ahalmena ematen dio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariari (gaur egun Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria) hura garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak emateko.

2003ko maiatzaren 28ko Foru Aginduak oraingo honek jorratzen dituen gai berak arautu zituen eta haren aplikazioak erakutsi du beharrezkoa dela araua eguneratzea, hartara, aipatu erregelamenduari eta foru legeari jarraituz, eraginkortasunik ez galtzeko, eta, gainera, aurreko arauan aurreikusi ez ziren egoerak ere kontuan hartzeko: hor daude etxeko baratzeak eta horiek ere aintzat hartu behar dira; Udalaren beraren edo parekatutako entitateen herrilurrak ere badira zenbait ureztaketa sektoretan eta horiek ez dira aldi berean eraldatzen edo modernizatzen; eta, azkenik, badago herrilurretako lurzatietako instalazioak hainbat fasetan banatzeko aukera, Udalak edo Nafarroako Gobernuak horrela erabakitzen badu bere aurrekontuko baliabideen arabera.

Halaber, Nafarroako Landa Garapeneko 2007-2013 urteetarako Programako "nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko" eta "nekazari gazteak beren gain hasteko" laguntzei buruzko arauek epeak ezartzen dituzte ur kontsumoa kontrolatzeko, ureztaketa ongarridunari buruzko prestakuntza ikastaroen ondoren (kontsumoa zein alditan kontrolatuko den zehazten da). Hori horrela, koherentzia hutsez, irizpide hori modu berdintsuan aplikatu behar da herrilurretako lurzatietako instalazioen kasuan ere, baina honelako jarduketei dagozkien berezitasunak erantsita, Administrazioak nahitaez egin beharrekotzat arautzen baitira Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 71. artikuluan. Berezitasun hori dela-eta, gainera, komeni da bete beharreko epe eta baldintzen kontrolerako erreferentzia gisa hartzea administrazio espedienteko une jakin bat: aipatu foru legearen 70. artikuluari jarraituz toki entitateari edo parekoari obrak ematen zaizkion eguna, hain zuzen ere. Egun hori gakoa da betebeharrak toki entitatearen edo parekoaren gain uzteko, eta horregatik erreferente bihurtzen da arauak ezartzen dituen epeen kontrolerako.

Komenigarritzat jo da, azkenik, egin behar diren bi eskaeren eta bakoitzari erantsi behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR