118/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioei 2010-2011 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak eta irakasleen lanaldia murrizteko eskaeraren prozedura onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio honen mendeko ikastetxe eta programetan aurrez ikusitako eskolatzearen bilakaerak eta lanpostuak betetzeko ikasturte honetan onetsitako deialdien ebazpenak neurriak hartzera behartzen dute, irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioei 2010-2011 ikasturterako behin-behineko lanpostua azkar eta modu eraginkorrean esleitu ahal izateko.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak ematen dituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak, martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak, adierazten du zenbait neurri hartu behar direla, aplikagarria den araudi osagarria Administrazio honen benetako egoerari egokitzeko.

Horretarako, bidezkoa da 2010-2011 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak ematea. Ildo horri jarraikiz, batetik, funtzionarioek herrian edo eskualdean segitzeko eskubidea badute, eskubide hori bermatuko zaie eta, bestetik, funtzionarioek euskaraz irakasteko konpromisoa hartu badute, konpromiso hori betetzen dela ziurtatuko da.

Apirilaren 28ko 113/1997 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lanaldia murrizteko arauak ematen ditu eta 4. artikuluan ezartzen du irakasle ez-unibertsitarioen lanaldiaren murrizketa ikasturtea amaitu arte izanen dela. Hortaz, eskatzen diren luzapenak ikasturte osorako izanen dira.

Irakasleen lanaldi murrizketak onartzeak eragina izan dezake ikastetxeetako plantillak zehazterakoan eta, horrenbestez, destinoko ikastetxea behin-behinekoz aldatzea ekar dezakeen egoera batek ukitzen dituen irakasleak zehazterakoan. Horregatik, komeni da plantillak eratu aurretik ezartzea lanaldi murrizketak eskatzeko prozedura, ahalik eta lekualdatze gutxien izan dadin. Lanaldi murrizketak ematerakoan lehentasuna izanen du beti ikasleek hezkuntzarako duten eskubideak.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioei 2010-2011 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak eta irakasleen lanaldia murrizteko eskaeren prozedura onestea. Hona oinarriak:

    I.-Behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak.

    Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturterako behin-behineko destinoa, praktiketakoa edo zerbitzu-eginkizunetakoa esleituko du, oinarri hauetan ezarritako arauei jarraikiz.

    Lehena.-Arau komunak.

    Behin-behineko destinoak, praktiketakoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak, ekitaldi irekian esleitzen direnean, honako ordenari jarraituko zaio:

  2. Funtzionarioaren osasun-egoeraren ondoriozko zerbitzu-eginkizunak.

  3. Irakastordu nahikoa ez izateagatik beren ikastetxetik aldarazitako irakasleen zerbitzu-eginkizunak.

  4. Euskaraz irakasteko konpromisoa betetzeko, beren ikastetxetik aldarazitako irakasleen zerbitzu-eginkizunak.

  5. Behin-behineko destinoa duten funtzionarioak.

  6. Salbuespeneko gorabeheren ondoriozko zerbitzu-eginkizunak.

  7. Praktiketako funtzionarioak.

  8. Irakaskuntzako lanpostuetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaiak.

    Irakastordu nahikoaren ezak eta euskaraz irakasteko konpromisoa bete beharrak sorrarazitako zerbitzu-eginkizunak bigarren eta hirugarren arauetan ezarritakoaren arabera esleituko dira. Antolamendu arrazoien ondoriozko zerbitzu-eginkizunak ikastetxe jakin bati esleituko zaizkio eta osasun kontuen eta salbuespeneko gorabeheren ondoriozkoak ikastetxe jakin bati edo egintza publikoan esleituko dira, oinarri honetako bosgarren arauko 5. puntuan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak ezarritakoaren arabera. Hautetsi karguaren ondoriozko zerbitzu-eginkizunak ikastetxe jakin bati esleituko zaizkio.

    Lanpostuak hautatu ahal izateko gaikuntza eduki behar da edo espezialitate eta hizkuntzako titularra izan. Beren espezialitate eta hizkuntzako lanpostu hutsik ez badago, beste lanpostu bat esleitzen ahal zaie, espezialitateko titular diren irakasleei destinoa hautatzeko lehentasuna bermatuta eta Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpideei jarraituz; horrela, galarazi eginen da irakaslea bere destinoko herritik mugitzea irakastordu nahikoa ez izateagatik.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi kurtsoetako lanpostuak eskuratzen ahalko dituzte, bakar-bakarrik, behin betiko destinoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi kurtsoetan izan arren irakastordu nahikoa ez izateagatik lekuz aldatu diren maisu-maistrek, baita, gaikuntza izanik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi kurtsoetan Pedagogia Terapeutikoko lanpostuak lortu nahi dituzten maisu-maistrek ere.

    Euskaraz irakasteko lanpostuak aukeratu ahal izateko, EGA agiria edo baliokidea eduki beharko da.

    Lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak zein egunetan eginen diren garaiz jakinaraziko da iragarkia Hezkuntza Departamentuaren web orrian jarrita: www.educacion.navarra.es.

    Lanpostuak aukeratzeko ekitaldi publikoetan parte hartzen ahalko du interesdunak berak edo bere ordezkari batek, betiere interesdunaren nortasun agiriaren fotokopia eta ordezkariari baimena emateko idazki bat, ordezkatuak sinatua, aurkezten baditu.

    Eskaintzen diren lanpostuak, eta 2010-2011 ikasturterako behin-behineko beste destino bat aukeratu behar duten edo zerbitzu-eginkizunetan izanen diren funtzionarioen izen-deiturak, jarraibide hauetan aipatzen diren jendaurreko ekitaldi orotan, jendaurrean paratuko dira Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian (www.educacion.navarra.es), destinoak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak egin baino lehen.

    Bigarrena.-Irakastordu nahikoa ez izateagatik beren ikastetxetik aldarazitako irakasleak.

  9. -Behin betiko destinoa duten irakasleek euren ikastetxean segituko dute 2010-2011 ikasturtean, non ez duten bertan irakastordu nahikorik.

  10. -Behin betiko destinoko irakasleak, 2009-2010 ikasturtean irakastordu nahikoa ez izateagatik aldarazi badituzte eta 2010-2011 ikasturtean egoera horretan segitzen badute, destinoko ikastetxean bertan zerbitzu-eginkizunetan egonen dira, eman dezaketen espezialitate batean behar beste ordu izanez gero, non eta ez duten idatziz adierazten, 2010eko martxoaren 15a baino lehen, beste lanpostu bat hautatu nahi dutela.

  11. -Lekuz aldarazi berriak.

    Behin betiko destinoko irakasleek, beren behin betiko destinoko ikastetxetik edo 2009-2010 ikasturtean aritu zireneko ikastetxetik aldarazi behar badituzte, hurrengo ikasturtean zerbitzu-eginkizunetan aritzeko lanpostu bat aukeratuko dute horretarako propio deituko den jendaurreko ekitaldi batean.

  12. -Hezkuntza maila berean espezialitate eta hizkuntza bereko lanpostuak ikastetxe berean dituzten Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetako irakasle batzuen artean erabaki behar denean zein joanen den zerbitzu-eginkizunetan behin betiko destinotik behin-behineko batera, baldin eta horietako bakar batek ere bere borondatez lekuz aldatu nahi ez badu, irizpide hauek aplikatuko dira:

    -Lekuz aldatzea dakarren irakastordu murrizketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoan soilik izaten bada, Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioa aldatuko da, arau honen 5. atalean kidego horretarako orokorki ezarritako irizpideei jarraikiz.

    -Lekuz aldatzea dakarren irakastordu murrizketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsoan eta/edo Batxilergoan soilik izaten bada, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko funtzionarioa aldatuko da, arau honen 5. atalean kidego horretarako orokorki ezarritako irizpideei jarraikiz.

    -Lekuz aldatzea dakarren irakastordu murrizketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta/edo Batxilergoan batera izaten bada, Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioa aldatuko da, arau honen 5. atalean kidego horretarako orokorki ezarritako irizpideei jarraikiz.

  13. -Espezialitate eta hizkuntza bereko lanpostuak betetzen dituzten irakasle batzuen artean erabaki behar denean zein dagoen behartua behin betiko destinotik behin-behinekoz ikastetxez aldatzera (zerbitzu-eginkizunetan) eta, horri jarraikiz, irakasle horietako batek ere ez badu bere borondatez ikastetxez aldatzea erabakitzen, bata bestearen jarraian aplikatuko dira hurrengo irizpideak berdinketa kasuetan:

    -Toki entitateetatik datozen Irakasleen eta Maisu-maistren Kidegoa:

  14. Ikastetxean behin betiko lanpostuan etengabeko antzinatasun txikiena. Ondorio hauetarako, beste toki entitate batzuetatik heldu diren funtzionarioen antzinatasun data, Maisu-maistren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR