194/2011 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioei 2011-2012 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak eta irakasleen lanaldia murrizteko eskaeren prozedura onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio honen menpeko ikastetxe eta programetan aurreikusitako eskolatzearen bilakaerak eta administrazioan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko deialdien ebazpenak neurriak hartzera behartzen dute, irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioei, azkar eta modu eraginkorrean, 2011-2012 ikasturterako behin-behineko lanpostua esleitu ahal izateko.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak ematen dituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak, martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak, adierazten du zenbait neurri hartu behar direla, aplikagarria den araudi osagarria Administrazio honen benetako egoerari egokitzeko.

Horretarako, bidezkoa da 2011-2012 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak ematea. Horrela, batetik, funtzionarioek herrian edo eskualdean segitzeko eskubidea badute, eskubide hori bermatuko zaie eta, bestetik, funtzionarioek euskaraz irakasteko konpromisoa hartu badute, konpromiso hori betetzen dela ziurtatuko da.

Apirilaren 28ko 113/1997 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lanaldia murrizteko arauak ematen ditu eta 4. artikuluan ezartzen du irakasle ez-unibertsitarioen lanaldiaren murrizketa ikasturtea amaitu arte izanen dela. Modu berean, eskatzen diren luzapenak ikasturte osorako izanen dira.

Irakasleen lanaldi murrizketak onartzeak eragina izan dezake ikastetxeetako plantillak zehazterakoan eta, horrenbestez, destinoko ikastetxea behin-behinekoz aldatzea ekar dezakeen egoera batek ukitzen dituen irakasleak zehazterakoan. Horregatik, komeni da plantillak eratu aurretik ezartzea lanaldi murrizketak eskatzeko prozedura, ahalik eta lekualdatze gutxien izan dadin. Lanaldi murrizketak ematerakoan lehentasuna izanen du beti ikasleek hezkuntzarako duten eskubideak.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioei 2011-2012 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak eta irakasleen lanaldia murrizteko eskaeren prozedura onestea. Hona oinarriak:

    I.-Behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak.

    II.-Ikastetxe publikoetako zuzendaritza karguen izendapena.

    III.-2011-2012 ikasturterako lanaldi murrizketak eskatzeko prozedura.

  2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela adieraztea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Hezkuntza Ikuskapen eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    OINARRIAK

    I.-Behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak.

    Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturterako behin-behineko destinoa, praktiketakoa edo zerbitzu-eginkizunetakoa esleituko ditu, oinarri hauetan ezarritako arauei jarraikiz.

    Lehena.-Arau komunak.

    Behin-behineko destinoak, praktiketakoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak hautatzeko, jendaurreko ekitaldi batean esleitzen direnean, honako hurrenkerari jarraituko zaio:

  5. Funtzionarioen osasun-arrazoien ondoriozko zerbitzu-eginkizunak.

  6. Irakastordu nahikoa ez izateagatik beren ikastetxetik beste batera aldatutako irakasleen zerbitzu-eginkizunak.

  7. Euskaraz irakasteko konpromisoa betetzeko, beren ikastetxetik beste batera aldatutako irakasleen zerbitzu-eginkizunak.

  8. Behin-behineko destinoa duten funtzionarioak.

  9. Salbuespeneko gorabeheren ondoriozko zerbitzu-eginkizunak.

  10. Praktiketako funtzionarioak.

  11. Irakaskuntzako lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaiak.

    Irakastordu nahikoaren ezak eta euskaraz irakasteko konpromisoa bete beharrak sorrarazitako zerbitzu-eginkizunak bigarren eta hirugarren arauetan ezarritakoaren arabera esleituko dira. Antolamendu arrazoien eta hautetsi karguaren ondoriozko zerbitzu-eginkizunak ikastetxe jakin baterako esleituko dira. Osasun-arrazoien eta salbuespeneko gorabeheren ondoriozko zerbitzu-eginkizunak ikastetxe jakin baterako edo jendaurreko ekitaldian esleituko dira, oinarri honetako bosgarren arauko 5. puntuan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak ezarritakoaren arabera.

    Lanpostuak hautatu ahal izateko dagokien gaikuntza eduki behar da edo espezialitate eta hizkuntzako titularra izan. Beren espezialitate eta hizkuntzako lanpostu hutsik ez badago, beste lanpostu bat esleitzen ahal zaie, espezialitateko titular diren irakasleei destinoa hautatzeko lehentasuna bermatuta eta Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpideei jarraituz; horrela, galarazi eginen da irakasleak bere destinoko herritik mugitzea irakastordu nahikoa ez izateagatik.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetako lanpostuak eskuratzen ahalko dituzte, bakar-bakarrik, behin betiko destinoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetan izan arren, irakastordu nahikoa ez izateagatik lekuz aldatu diren maisu-maistrek. Halaber, Pedagogia Terapeutikoaren espezialitateko titulua edo beharrezko gaikuntza duten maisu-maistrek aukera izanen dute Bigarren Hezkuntzako Institutuetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan lanpostuak eskatzeko.

    Euskaraz irakasteko lanpostuak aukeratu ahal izateko, EGA agiria edo baliokidea eduki beharko da.

    Lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak zein egunetan eginen diren garaiz jakinaraziko da iragarkia Hezkuntza Departamentuaren web orrian jarrita: www.educacion.navarra.es.

    Lanpostuak aukeratzeko jendaurreko ekitaldietan parte hartzen ahalko du interesdunak berak edo bere ordezkari batek, betiere interesdunaren nortasun agiriaren fotokopia eta ordezkariari baimena emateko idazki bat, ordezkatuak sinatua, aurkezten baditu.

    Eskaintzen diren lanpostuak, eta 2011-2012 ikasturterako behin-behineko beste destino bat aukeratu behar duten edo zerbitzu-eginkizunetan izanen diren funtzionarioen izen-deiturak, jarraibide hauetan aipatzen diren jendaurreko ekitaldi orotan, jendaurrean paratuko dira Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian (www.educacion.navarra.es), betiere destinoak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak egin baino lehenago.

    Bigarrena.-Irakastordu nahikoa ez izateagatik beren ikastetxetik beste batera aldatutako irakasleak.

  12. -Behin betiko destinoa duten irakasleek euren ikastetxean segituko dute 2011-2012 ikasturtean, non ez duten bertan irakastordu nahikorik.

  13. -Behin betiko destinoko irakasleak, 2010-2011 ikasturtean irakastordu nahikoa ez izateagatik beste batera aldatu badituzte eta 2011-2012 ikasturtean egoera horretan segitzen badute, destinoko ikastetxean bertan zerbitzu-eginkizunetan egonen dira, eman dezaketen espezialitate batean behar beste ordu izanez gero, non eta ez duten idatziz adierazten, 2011ko martxoaren 15a baino lehen, beste lanpostu bat hautatu nahi dutela.

  14. -Ikastetxez aldatu berriak.

    Behin betiko destinoko irakasleek, beren behin betiko destinoko ikastetxetik edo 2010-2011 ikasturtean aritu zireneko ikastetxetik beste batera aldatu behar badute, hurrengo ikasturtean zerbitzu-eginkizunetan aritzeko lanpostu bat aukeratuko dute horretarako propio deituko den jendaurreko ekitaldian, zehaztuko den egunean.

  15. -Hezkuntza maila berean espezialitate eta hizkuntza bereko lanpostuak ikastetxe berean dituzten Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetako irakasle batzuen artean erabaki behar denean zein joanen den zerbitzu-eginkizunetan behin betiko destinotik behin-behineko batera, baldin eta horietako bakar batek ere bere borondatez lekuz aldatu nahi ez badu, irizpide hauek aplikatuko dira:

    -Ikastetxez aldatzea dakarren irakastordu murrizketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoan soilik izaten bada, Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR