327/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen VI. Sariaren deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 17ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horrek gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen kalitatearen hobekuntza sustatzeko gaitasuna esleitu zion departamentuari, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoaren barrenean lortu beharreko helbururik garrantzitsuenetariko bat da eta.

Eskumen hori gauzatzeko, departamentuak, “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioarekin elkarlanean, dei egiten du “Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen VI. Saria” emateko, urtero deitzen baita.

Gizarte zerbitzuen kalitatea osoko kontzeptu gisa ulertu behar da, erabiltzaileen bizi-kalitatea bermatzen lagundu behar duena. Sistema osoaren ardatza erabiltzaileak izan behar du, eta haren beharrak eta aurreikuspenak kontuan hartu behar dira. Bizi-kalitate hori lortzeko, pertsonaren oinarrizko eta funtsezko alderdietan oinarritutako estandarretatik abiatu behar da, hala nola ongizate fisiko eta emozionala, edo antolamendu juridikoak aitorturiko eskubideak erabiltzea. Horretarako, zentro eta zerbitzuek lan egin behar dute zenbait alderdi hobetzeko, hala nola, ematen den arretaren kalitatea eta enpleguaren kalitatea.

Deialdi honetan jardunbide egokiak aplikatzen dituzten entitateen lana jendaurrean aitortzen segituko da, bai gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen arretaren arloan, bai zentroetako eta/edo zerbitzuetako langileen enpleguaren kalitatearen arloan.

Pertsonen eskubideei eta bizi-kalitateari buruzko modalitateari dagokionez, jardunbide egokiak bultzatu nahi dira, pertsonek egunero eman dezaten iritzia eta erabaki dezaten beren zainketari buruz eta beren harreman eta jarduerei buruz, horrela askatasun handiagoa izanen baitute beren eguneroko bizitza kudeatzeko. Hortaz, haien eskubideen eta nahien errespetuan oinarritzen da arreta, horren ondorioz erabakiak hartzeko orduan zenbait arrisku hartu behar badira ere.

Horregatik, epaimahaiarentzat lehentasunezko irizpidea izanen da autonomia pertsonala eta erabakiak hartzea zenbateraino sustatzen den.

Enpleguaren kalitatearen modalitateari dagokionez, helburua da lan arauditik haratago jotzen duten ekintzak sustatzea, langileen bizi-kalitatea hobetzeko, lankidetzarako eta elkarri laguntzeko jarrerak ezarriz, ongizatea bilatuz eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak kentzeko ekintzak faboratuz.

Enpleguaren kalitatea hobetzeak zerbitzuaren eraginkortasuna eta eragimena hobetzen laguntzen du. Lanaren barne-antolaketa ona izateak, kudeaketa pertsonalak egiteko malgutasuna edukitzeak, prestakuntza planak izateak, gizarteratzeko zailtasunak dituzten langileak kontratatzeak, lan baldintza onak ezartzeak eta antzeko jokabideek laneko gogobetetze-maila eta entitatearen partaide izatearen sentimendua handitzen laguntzen dute. Gainera, laneko errendimendua eta pertsonei eta familiei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Sariaren seigarren deialdi honen bidez, esan denarekin bat datozen jardunbide egokiak aplikatzen dituzten entitateen lana jendaurrean aitortu nahi da, egunero gizarte zerbitzuen kalitatea hobetzen diharduten horiei, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, sariaren helburua mantentzen da: pertsonak eta enpleguaren kalitatea ardatz dituzten jardunbide egokiak zabaltzea eta jakitera ematea, beste esparru batzuetara heda daitezen eta beste entitate eta zentroentzat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR