590/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legea familia ugariei laguntzeko eta babes-ekintza horren neurriak arautzen dituen tresna da.

Legezko aurreikuspen horiek ekainaren 21eko 38/2010 Foru Dekretuan, Familia Ugariei buruzko Foru Legea garatzen duen horretan, izan dute segida; izan ere, 3. artikuluan jasotzen du gizarte gaietan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak, familia arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren bitartez, koordinatuko dituela departamentu bakoitzak, zeinek bere arloan, familia ugariei ematen dizkieten zuzeneko laguntzak.

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko.

Familia ugarientzako laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzea du xede deialdi honek, 2013an familia unitatean gertatzen diren aparteko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen protesiak, preskripzio optikoak (betaurrekoak edo ukipen lenteak, estetikaz bestelako arrazoiengatik behar direnean) edo ortopedia erosteko edo berritzeko behar direnak. Laguntza ekonomiko horiek behin bakarrik hartzekoak eta subsidiarioak dira, eta berariazko gastu horiei aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten familia unitateentzat dira. Gainera, laguntza horiek finalistak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

Espedienteko txosten teknikoak eta juridikoak aztertuta, agerian da, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek ematearen egokitasuna eta gizarte interesa, baita deialdiaren eta oinarri arautzaileen legezkotasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Familia ugariei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, 2013an entzumen protesiak, preskripzio optikoak edo ortopedia erosteko edo berritzeko aparteko eta beharrezko gastuak ordaintzeko.

  2. 218.000,00 euroko gastua baimentzea, 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 930002 94200 4819 231509 kontu-sailaren kargura.

  3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  4. Foru agindu hau Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzara eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Kontabilitate Zentrora igortzea.

    Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

    Deialdiaren oinarriak

    Lehendabizikoa.–Xedea.

  5. Familia ugariei laguntza ekonomikoak ematea du xede deialdi honek, 2013an izaten dituzten aparteko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, hirugarren oinarrian zehazten diren entzumen protesiak, preskripzio optikoak edo ortopedia erosteko edo berritzeko; adingabeentzat edo 25 urte arteko adin nagusikoentzat izanen dira, baldin eta familia ugariaren txartelean sartuta badaude, legez ezarritako baldintzen arabera.

  6. Laguntza ekonomiko horiek behin bakarrik hartzekoak eta subsidiarioak dira, eta berariazko gastu horiei aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten familia unitateentzat dira. Gainera, laguntza horiek finalistak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR