630/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legeak Nafarroako Adingabearen Kontseilua sortu zuen, eta 112. artikuluan ezarri zuen honako kide hauek osatuko dutela, gutxienez ere:

  1. Adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilari titularra, Kontseiluko burua izanen dena.

  2. Adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko bi ordezkari. Horietako bat Kontseiluko buruordea izanen da.

  3. Adingabeen babesarekin eta arretarekin lotura zuzena duten gainerako departamentuetako ordezkari bana; zuzendari nagusiaren maila izanen dute.

  4. Gehienez ere sei ordezkari, entitate bakoitzeko bat, Nafarroako Gobernuaren kasuko erregistroan inskribatuta dauden eta adingabeen babesaren eta arretaren arloan diharduten erakunde edo elkarte nagusietakoak.

  5. Gehienez ere sei ordezkari, entitate bakoitzeko bat, kasuko administrazio erregistroetan inskribaturik dauden eta adingabeen eskubideak defendatzeko eratuta dauden elkarteetakoak.

  6. Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioko lau ordezkari, zeinetatik hiruk, gutxienez, izanen baitute hautapen bidezko karguaren izaera.

    Orobat, esaten da Kontseiluko idazkariak Zuzenbidean lizentziaduna eta adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko funtzionarioa izan beharko duela, hizpidea duela baina botorik ez.

    Azkenik, adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilariak izendatuko ditu kontseiluko kideak lau urterako, ordezkatutako erakundeen proposamenak kontuan hartuta.

    Bestalde, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko barne Erregelamenduaren 9. artikuluak ezartzen du Kontseiluan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari diren kideek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan duten karguan aritzen diren bitartean beteko dituztela beren eginkizunak, gehienez ere lau urtez, eta berritzeko aukera izanen dela.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen artean aldaketak izan direla kontuan harturik, bidezkoa da administrazioko karguaren ondorioz Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kide izendatutako pertsonen kargu-uztea xedatzea, eta arrazoi beraren ondoriozko kide berriak izendatzea.

    Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak ezartzen du Gizarte Politiketako kontseilariari Nafarroako Adingabearen Kontseiluko burutza dagokiola, beste organo batzuez gain.

    Horrenbestez, Haurrentzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR