468/2012 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Adinekoen Kontseilua eratu zen.

Dekretuaren 4. artikuluan organo hori nork osatuko duten finkatzen da, honako hauek alegia:

  1. Kontseiluko burua, hots, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularra.

  2. Bi kontseiluburuorde. Lehenengo buruordea gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen zuzendari nagusia da. Kontseiluko buruaren ordez arituko da, hura kanpoan edo eri dagoenean, edo legezko beste arrazoiren batengatik ez dagoenean. Bigarren buruordea hirugarren adinarekin lotutako interesak ordezkatzen dituzten elkarte, entitate eta erakundeetako kideek beren artetik aukeratutako pertsona bat izanen da, artikulu honen c), d), e) eta f) letretan adierazten den moduan. Lehenengo buruordearen ordez arituko da, ondorio guztietarako, kontseiluburua ordezteko aipatu diren kasu beretan.

  3. Gehienez ere 24 kide.

    Kontseiluko kideak hauek dira:

  4. Lau kontseilukide, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen artetik. Horietako batek idazkari lana eginen du, botoa eta hizpidea dituela.

  5. Bi kontseilukide, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuak toki korporazioetako kideen artetik.

  6. Gehienez zazpi kontseilukide, bi milatik gora bazkide dituzten adinekoen elkarte edo elkarte batasunetako bakoitzaren ordezkari. Elkarte edo batasun horiek erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

  7. Gehienez ere bi kontseilukide, Hirugarren adinekoen arloan diharduten eta Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribaturik dauden zerbitzuetako entitate titularretako bakoitzaren ordezkari.

  8. Bost kontseilukide, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatuak, c) letran aipatutako elkarteen edo elkarte batasunen artetik.

  9. Kontseilukide bat, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatua, adinekoen arloan lan egiten duten lanbide edo korporazio elkarteen edo elkarte batasunen artetik.

  10. Kontseilukide bat, ordezkaritza handiena duten sindikatuetako bakoitzak izendatuak beren kide erretiratuen artetik.

  11. Kontseilukide bat, hirugarren adinarekin zuzenean lotutako elkarte zientifikoen ordezkari.

    1. artikuluan ezartzen da Adinekoen Kontseiluko kideen eta haien ordezkoen izendapena, norberak duen kargua dela medio direnena izan ezik, gizarte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR