12/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako politikari eta kudeaketa publikoari buruzko 2012ko 'Martin Azpilkueta' IX. sarirako dei egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak estatutuen bidez eskuratu du, beste eginkizunen artean, Nafarroako administrazio publikoei interesatzen zaizkien alderdiei eta sektore publikoaren jarduerari loturiko gaiei buruzko azterlan eta argitalpenak sustatzekoa, haiek hobeki ezagutu, administrazioari dagokionez antolatu eta eguneratzeko ezinbesteko lana da eta.

Estatutuen agindua gauzatzeko, Institutuak proposatu zuen sari bat sortzea. Horren deialdi, aitorpen eta diruaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoaren jarduerarekin ez ezik (botere betearazlearen parte den aldetik) Foru Komunitateko sektore publikoaren jarduerarekin ere zuzeneko harremana duten arloetako ikerketa eta ekoizpen zientifikoa sustatu nahi da.

Sari honen deialdia urtero egiten da eta Martin Azpilkueta (Barasoain 1492-Erroma 1586) entzute handiko nafar katedradun, legelari eta teologoaren izena dauka. Izan ere, Azpilkuetak bere lanetan, gehienbat "Manual de Confesores'' deritzon horretan (1552), errege absolutuen aginteari muga etiko batzuk jarri zizkion eta mugapen hori defendatu zuen. Gainera, agintaritzaren aldetik jazarkundea ere sufritu zuen, beste nafar ospetsu bat, Frai Bartolomé de Carranza, Inkisizioaren aurrean aldeztean.

Horregatik guztiagatik, bere Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuak (abuztuaren 24ko 129/2011 Foru Dekretuak aldatu duena) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari esleitzen dizkion eskumenekin bat, Nafarroako politikari eta kudeaketa publikoari buruzko 2012ko "Martín Azpilkueta" IX. sarirako dei egiten da. Hona hemen haren oinarriak:

Lehenbizikoa.-Zioa eta xedea.

  1. Sariaren xedea "politikaren eta kudeaketa publikoaren hobekuntza" gaiarekin zerikusia duten azterlanak eta ikerketak nabarmentzea da. Hobekuntza honela definitzen da: egoera batetik gizarte mailan hobeago batera aldatzea. Bestalde, kudeaketa publikoa hau da: esparru publikoari eta interes orokorrari (nafar herritarrei) dagozkien gaien inguruan aldez aurretik finkatutako helburuak eta xedeak lortzeko gauzatzen diren ekintzen edo eginbideen multzoa.

  2. Urtero ematen den sari honen xedea deialdian aurkezten diren orotariko edo arloko azterlan eta ikerketa hoberenak nabarmentzea da. Lanak gai hauei buruzkoak izanen dira:

    1. Nafarroako administrazio publikoen eta sektore publikoaren antolakuntza, Europar Batasunaren esparrua kontuan hartuta.

    2. Nafarroako administrazio publikoak eta sektore publikoa eguneratzea eta arrazionalizatzea, bertan teknologia berriak ezartzea eta haien funtzionamendua hobetzea.

    3. Esparru publikoan giza baliabideak kudeatzea: lana nola betetzen den ebaluatzea, lanbide-karrera, trebakuntza, motibazioa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR