61/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez ezarri da Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan aurreikusiari jarraikiz.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri beharrez, beharrezkoa da dagokion foru dekretua onestea.

Horiek horrela, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 5ean egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

  1. artikulua. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eskumenen esparrua.

    Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: familia, kontsumoa, adingabeen babesa, kirola; gazteria; gizonen eta emakumeen arteko berdintasun politikak; garapenerako nazioarteko lankidetza; gizarte gaiak; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

  2. artikulua. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria.

  3. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio, Foru Dekretu honen 1. artikuluan zehazten den eskumen-esparruari dagokionez.

    Bereziki, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren aurrekontuen kargura emanen diren diru-laguntzen deialdiak egiteko eskumena dagokio.

  4. Orobat, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako lehendakaritza dagokio:

    -Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua.

    -Nafarroako Adinekoen Kontseilua.

    -Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua.

    -Gizarte Zerbitzuen Administrazioen arteko Kontseilua.

    -Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua.

  5. Orobat, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR