420/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2008an polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko ingurumenean eragin nabarmen eta onuragarria duten nekazaritza jardueren artean erlezaintza dago, erleen polinizatze lana garrantzi handikoa baita bertako florako espezie asko ongi kontserbatzeko.

Eraginpeko eremuko berezko landareen polinizazioak eragina du ingurumenean oro har, bereziki, nekazaritzako ekoizpenean. Hori horrela, erlezaintza desagertu edo gutxituz gero, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde askotako biodibertsitatearen iraupen egokia arriskuan jar daiteke.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, erlezaintza sektoreari laguntzeko asmoz, erlauntz bakoitzeko laguntzak ematea egokitzat jo du, horrela erlezaintzako jarduera maila mantentzen laguntzeko, ingurumenean ondorio on eta garrantzitsuak baititu.

Foru agindu honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen menpean daude (Europako Batzordeak 2007ko abenduaren 20an emandako 1535/2007 EE Erregelamendua, Europar Batasuna osatzeko Ituneko 87. eta 88. artikuluak nekazaritza produktuen ekoizpenaren sektorean "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean 2008an polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak emateko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean daude.

  3. 75.000 euroko gastua baimentzea, foru agindu honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2008ko Gastuen Aurrekontuko 711001-71310-4700-412206 kontu-sailaren kargura.

  4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

  5. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2008ko uztailaren 30ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    ERANSKINA

    Nafarroako Foru Komunitatean 2008an polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak

    Lehenbizikoa.-Xedea.

  6. Foru agindu honen xedea polinizaziorako ematen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzei buruzko oinarriak ezartzea da, erlezaintzako jarduera maila egokia izan dadin, ingurumenean ondorio on eta garrantzitsuak baititu.

  7. Diru-laguntzen xede izanen dira ekoizpenean ari diren erlauntzak, erlezainek hirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

    Bigarrena.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

  8. Laguntza urteko sari bat izanen da, hamabi euro eskabidea aurkeztean ekoizpenean ari den erlauntz bakoitzeko.

  9. Laguntza hau "de minimis" araubidearen menpean dago (Europako Batzordeak abenduaren 20an emandako 1535/2007 EE Erregelamendua, Europar Batasuna osatzeko Ituneko 87...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR