192/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 7an emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 23ko 84/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzetarako arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntzak emateko zenbait neurri ezarriak ditu, orohar 2013ko abenduaren 31rainokoak. Kasu honetan, polinizaziorako laguntzen araubidea honakoek arautzen dute: Batzordeak 2007ko abenduaren 20an emandako 1535/2007 Erregelamenduak (EE), Europako Itunaren 87. eta 88. artikuluak nekazaritzako produktuen sektoreko “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoak, laguntzen indarraldia 2013ko abenduaren 31rainokoa izanen dela aurreikusten baitu, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 23ko aipatutako 84/2010 Foru Aginduak, Nafarroako Foru Komunitatean polinizazioari nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak emateko arauak ezartzen dituenak.

Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunak aldez aurretik diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Foru lege horretan ezarritako baldintzak betetzen direnez, eta Europar Batasuneko araudiak aurreikusirik duenez laguntza araubide hauek 2013ko abenduaren 31ra arte izanen dutela indarra, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitatean polinizazioari laguntzak emateko deialdia onestea 2013ko ekitaldirako.

Nolanahi ere, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari Gobernuaren erabaki batek ematen dio baimena 2013ko ekitaldiari egotzi beharreko gastu konpromiso berriak hartzeko eta, ondoren, polinizaziorako nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak emateko deialdia onetsi behar da (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko deialdiaren bidez); erabaki horren datak, ordea, eragozten du deialdia bat etortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR