31/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikasle eta irakasleen atzerriko prestakuntza egonaldiak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako herrialdeen ekonomia eta, horrenbestez, gehien eskatzen diren lanbideak, merkatu lehiakor eta globalizatu batean murgilduta daude eta, hor, gure enpresen nazioartekotzeak balioa hartzen du lehiakortasun estrategikoaren aldetik haien garapenerako.

Ildo horretan, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, lanbide heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroako Foru Komunitatearen hezkuntza sisteman arautzen baitu, lanbide heziketaren nazioartekotzea ezartzen du, estrategia gisa, 27. artikuluan. Artikulu horretan zehazten da lanbide heziketako ikastetxeek ikasle eta ikasleentzako nazioarteko mugikortasun proiektuetan hartuko dutela parte, eta Hezkuntza Departamentuak bultzatuko dituela ekintza horiek.

Nazioarteratzeko estrategia gisa ere, abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 23. artikuluan, antzeko helburu eta ekintzak ezartzen dira; izan ere, dekretu horrek arte plastikoen eta diseinuaren lanbide ikasketen antolamendua eta garapena arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikasle eta irakasleen atzerriko prestakuntza egonaldiak arautzearen alde.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, hauxe

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikasle eta irakasleen atzerriko prestakuntza egonaldietarako arauak onestea.

  2. artikulua. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. artikulua. Foru agindu hau eta eranskinak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2012ko apirilaren 3an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikasleen atzerriko prestakuntza egonaldiak

    Lehenbizikoa.-Xedea.

    Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikasleen atzerriko prestakuntza egonaldiak arautzea du xede eranskin honek.

    Bigarrena.-Atzerriko prestakuntza egonaldien ezaugarri orokorrak.

    Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketan ari diren ikasleen prestakuntza atzerriko enpresetan bultzatzearren, proiektuak garatuko ditu Leonardo da Vinci, Erasmus edo beste programa batzuen esparruan.

    Europako enpresetan prestakuntza osagarria izan nahi duten erdi edo goi mailako ikasleentzat da Leonardo da Vinci programa.

    Beren heziketa zikloko Lantokiko Prestakuntzaren modulua Europar Batasuneko beste herrialde batean egin nahi dutenentzat da Erasmus programa.

    Prestakuntza programa horiek garatzeko, kontratua edo hitzarmena eginen da dagokion finantza erakunde edo entitatearekin.

    Egonaldi horiek, oro har, hamahiru astekoak izanen dira, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren bitartez kudeatuko dira.

    Hirugarrena.-Parte hartzaileak.

    Atzerriko prestakuntza egonaldietan parte hartzeko interesa duten ikastetxe publikoek egonaldi horiek kudeatzen, garatzen eta ebaluatzen jardun beharko dute, baita atzerriko ikasleek Nafarroan egiten dituzten egonaldien harreran ere.

    Proiektu horietan parte hartzeko, egonaldien aurreko ikasturteko lehen hiruhilekoan eginen dute ikastetxe interesdunek parte hartuko duten ikasleen eskaera. Eskaeran, datu pertsonalez gain, zein hizkuntzatan egin gogo den egonaldia, zer espezialitatetan ari diren eta zein herrialde hobesten diren zehaztuko da.

    Ikastetxeak, eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren eta, ikasle interesdunekin batean, eskaera eginen du zerbitzuen katalogoko inprimaki elektronikoaren bitartez.

    Inprimaki elektronikoaz gain, egonaldi horien eskatzaileek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte ikastetxean:

    1. Parte hartzaileek bere egin behar dituzten konpromisoei buruzko dokumentua.

    2. Curriculum Vitae Europass ingelesez.

    3. Eskatutako baldintzen frogagiriak eta ezarritako baremorako behar den dokumentazio osagarria.

    Curriculum Vitae Europass...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR