19/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren barnean Nafarroa Bekei dagokien diru-laguntzaren ildoa eta 2009rako deialdia onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planak, Gobernuak 2008ko azaroaren 10eko Erabakiaren bidez onetsiak, zenbait helburu estrategiko ditu, hala nola nafar gizartea prestatu eta sentsibilizatzea herritar guztiak pertsonalki eta profesionalki ingurune global batean garatzeko aukerez balia daitezen.

Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planak "Hezkuntza eta Gizartea" deituriko 1. ardatzean, "Gaitasuna atzematea" deituriko 2. ildoan, 1.2.2 ekintza biltzen du: "Nafarroa Beken programa abian jartzea". 1.2.2 Ekintzaren xedea da Nafarroako unibertsitateetan espediente hoberena dutenek aukera izatea bikaintasuna eskuratua duten atzerriko zentroetan graduondoko ikastaroak egiteko eta, horren ondoren, berenganatutako prestakuntza eta gaitasuna Nafarroari eskaintzeko.

Ekintza horren asmoa da, argi eta garbi, pertsona talde bat biltzea eta pertsona horiek nazioartean lehen mailakoak diren unibertsitateetako ikastaroetatik ateratzen ahal dituzten azken berrikuntza eta ekarpenak Nafarroako produkzio sareari helaraztea. Helburu hori lotzeko, beka hauetarako dei egiten da.

Nafarroako Gobernuaren otsailaren 2ko Erabakiaren bidez baimena eman zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari 2009. urteko Nafarroa Beken deialdia finantzatzeko urte anitzeko gastua egin dezan.

Aginduzko txostenak ikusi dira eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia jaso da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Lehena.-Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren barneko Nafarroa Bekei dagokien diru-laguntza ildoa onestea.

Bigarrena.-2009. urteko Nafarroa Beken deialdia onestea. Deialdiaren oinarriak foru agindu honen eranskinean daude (ID 1441). Xede horretarako 600.000 euroko gastua baimendu da, 2009ko gastuen aurrekontuko "Nafarroa Bekak" izeneko 120000-13000-4812-923402 kontu-sailaren kargura, eta 200.000 eurokoa, berriz, 2010eko gastuen aurrekontuan xede horretarako sortzen den kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetzara, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kontabilitate Zentrora eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igortzea.

Laugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Bosgarrena.-Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta ondokoetan ezarrita dagoenarekin bat.

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

  1. ERANSKINA

    Nafarroa Beken deialdiko oinarriak

  2. KAPITULUA

    Helburua, araudia eta aplikazio eremua.

    1. artikulua. Helburua.

    Foru agindu honen helburua da onuradunei bekak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Beka horien bidez master programak eginen dituzte atzerriko unibertsitateetan, eta handik itzultzean edo gure Komunitatearentzako estrategikoak diren ardurazko lanpostuetan arituz, Nafarroako enpresa sarea eta gizartea, oro har, nazioarteratzen lagunduko dute.

    2. artikulua. Araubide juridikoa.

    Foru agindu honen babesean ematen diren bekek, aginduan ezarritakoaz gainera, arau hauek izanen dituzte: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea eta gainerako arau osagarriak.

    3. artikulua. Indarraldia.

    Foru agindu honetan agertzen diren oinarri arautzaileak agindu honek indarra hartzen duen egunetik 2011ko abenduaren 31ra arte egiten diren deialdi guztiei aplikatuko zaizkie.

    4. artikulua. Eremu materiala.

    Foru agindu honetan aurreikusitako beken helburua goi mailako tituludun nafarrak atzerriko master programetan prestatzea da, beren lanbide jarduera Nafarroako Foru Komunitatearen onerako gara dezaten, dagokien enpresa edo erakundeetan sartuz edo Nafarroarentzat interesa duten lanpostuetan arituz.

  3. KAPITULUA

    Beken finantzabidea, bateragarritasuna eta kudeaketa

    5. artikulua. Beken finantzabidea.

    1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontu programetan aurreikusita dauden dotazioekin finantzatuko dira bekak.

    2. Beken zenbatekoa ekitaldi bakoitzeko aurrekontuetan izanen den diruak mugatuko du, eta zilegi izanen da urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40. artikuluan ezarritako baldintzetan.

    6. artikulua. Bateraezintasuna beste laguntza batzuekin.

    Foru agindu honen bidez ematen diren bekak bateraezinak izanen dira funts publiko zein pribatuekin finantzatutako beste beka edo laguntza batzuekin, bai eta interesdunaren kontratu bidezko loturak dakartzan soldata edo lansariekin ere.

    7. artikulua. Kudeaketa.

    Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak kudeatu eta tramitatuko ditu bekak.

  4. KAPITULUA

    Onuradunak

    8. artikulua. Onuradunak.

    1. Onuraduntzat joko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, deialdia egiten denean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileak:

    1. Nazionalitate espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa.

    2. Egoera hauetako batean behintzat egotea:

      -Nafarroan jaioa izatea.

      -Administrazio egoitza Nafarroan izatea eskaera aurkezten den unean.

      -Nafar izaera politikoa izatea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Foru Legearen 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta izaera hori dagokion Espainiako Kontsuletxean egiaztatzea.

      -Sozietatearen egoitza Nafarroan duen enpresa edo erakunde batean lan egin izana, eskaera aurkeztu aurreko urtean.

    3. Bi egoera hauetako batean behintzat egotea: unibertsitateko ikasketa ofizialen goi mailako titulua, lizentziatura gradukoa edo baliokidea, izatea edo eskatu izana, beharrezkoak diren eskubideak ordainduta, edo, hala ez bada, goi mailako titulazio baten azken kurtsoan matrikulatuta egotea eta, beka onartzean, goi mailako ikasketak bukatu dituela frogatzea.

    4. Goi mailako ikasketak deialdia argitaratzen den egunaren aurreko bost urtean, gehienez, bukatuak izatea.

      Ondorio horietarako bakarrik, ziurtagiri akademikoan agertzen den data izanen da ikasketen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR