42/2011 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Pitillasen Nafarroako Ubideko Pitillasko tunelaren bi ahoen arteko pista lehengoratzeko Proiekturako. Proiektuaren sustatzailea Tafalla Canal aldi baterako enpresa-elkartea da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2010eko urriaren 4an, sustatzaileak ebazpenaren idazpuruan azaldutako proiektuari buruzko Ingurumen ukipenetarako baimena eskatu zuen.

Proiektua honako honetan datza: Pitillasko Tunelaren bi ahoen arteko behin-behineko sarbidea, exekutatu bitartean soberan egon diren lurrak 9. tarteko lubetetara garraiatzeko erabili dena, zerbitzuko bide iraunkor bihurtzea, Nafarroako Ubideko 9. eta 10. tarteen ustiapen eta mantentze-lanerako.

Proposamen honi esker, gainera, Pitillasko Tunelaren eta aldatutako proiektuaren sifoiaren arteko trantsiziozko egiturara heltzen ahalko da, eta horrenbestez proiektuan aurreikusita dagoen bezala landa bideetatik sarbidea egitea ez da beharrezkoa izanen. Sarbide hori, Pitillasko Tunel horren irteera ahotik hegoaldera mazelaren erdialdetik hasiko litzatekeen pista baten moduan exekutatzea planteatzen zen. Kendutako sarbidea exekutatuz gero erromero-sastraken 15.000 m² desagertuko lirateke, eta orain ez dira ukituko. Gainera, kasu horretan, kanalaren ondorioz eta exekutatu diren obrako behin-behineko sarbideen ondorioz jada gertatu den paisaiaren gaineko eragina areagotuko litzateke.

Gainera, horrela Nafarroako Ubidera heltzeko ez da erabili behar izanen 15. Zeharbidea izeneko Errege Altxonbidea.

Espedientea -bere ezaugarriak direla-eta- abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O atalean sartua dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

2011ko urtarrilaren 24an Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena eman du.

Espedientea osaturik dago eta nahikoa da, eta bertan dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Pitillasen Nafarroako Ubideko Pitillasko tunelaren bi ahoen arteko pista lehengoratzeko proiektua exekutatzeko. Proiektuaren sustatzailea Tafalla Canal aldi baterako enpresa-elkartea da.

  2. Baimen honek balioa izan dezan, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio teknikoan proposatu dituen neurri zuzentzaileak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR