85/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'A-21 Pirinioetako Autobia, 4. eta 5. tarteetan, energia elektrikoz hornitzeko 66 kV-eko aireko linea' izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman duenez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren urriaren 15eko 67/2010 Foru Aginduaren bidez "A-21 Pirinioetako Autobia, 4. eta 5. tarteetan, energia elektrikoz hornitzeko 66 kV-eko aireko linea" izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Obren exekuzioa "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasuneko jarduketa: herri lanen kontzesioa A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko" kontratuaren barruan dago.

Jendaurreko aldia bukatuta, honako alegazio hau jaso da:

Juan Ignacio Oyaga Ozcoidi eta M. Teresa Ozcoidi Irigaray jaun-andreek, proiektu honek Ledeako udal mugapean ukitutako zenbait lurzatiren jabeek, ondoko hau eskatzen dute:

  1. 2. poligonoa, 37. lurzatia: linearen trazadura aldatzeko, zaldiak hazteko aurreikusia zuen proiektua aurrera eramatea galarazten dielako. Aldaketa hori ezin bada egin, kalte-ordainak eskatzen dituzte, autobiak Ledean eragindako desjabetzeagatik emandako prezio berean.

  2. 3. poligonoa, 225. lurzatia: dorrea izkinara eramateko, ahalik eta eragozpen gutxien sor ditzan. Kalte-ordainak ordaintzea, autobiak Ledean eragindako desjabetzeagatik emandako prezio berean.

  3. 3. poligonoa, 53. lurzatia: dorrea izkinara eramateko, ahalik eta eragozpen gutxien sor ditzan. Kalte-ordainak ordaintzea, autobiak Ledean eragindako desjabetzeagatik emandako prezio berean.

    Erantzuna:

  4. Eskaera ezetsi da. Linearen trazadura Iberdrolak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ezarritako baldintzek derrigortu dute, bai eta beste zerbitzu batzuekiko gorde beharreko arauzko tarteak bete behar izateak ere. Hortaz, ezin da trazadura hori aldatu.

    Finkaren eta ukitutako ondasun eta eskubideen deskribapena okupatu aurreko aktan eginen da, eta horien balorazioa, berriz, balio justuaren fasean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 24. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

  5. Eskaera ezetsi da. T-20 euskarria da, T-17, T-18, T-19, T-21 eta T-22 euskarriekin lerrokatuta proiektatzen dena. Lur-eremuaren mugara eramateak lerrokadura albo batera mugitzea ekarriko luke, eta euskarri guztiei eta ukipen berriei ere eraginen lieke.

    Finkaren eta ukitutako ondasun eta eskubideen deskribapena okupatu aurreko aktan eginen da, eta horien balorazioa, berriz, balio justuaren fasean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 24. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

  6. Eskaera ezetsi da. T-23 euskarria da, T-22, T-24, T-25, eta T-26 euskarriekin lerrokatuta proiektatzen dena. Puntu garai batean proiektatu da, altuera irabazteko. Lur-eremuaren mugara eramateak altuera galtzea ekarriko luke, eta linearen arauzko profila mantentzeko, altuegi jarri beharko lirateke muturretako euskarriak.

    Finkaren eta ukitutako ondasun eta eskubideen deskribapena okupatu aurreko aktan eginen da, eta horien balorazioa, berriz, balio justuaren fasean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 24. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

    Aurkeztutako alegazioa ebatzita, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrenda eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.

    Proiektuan Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako determinazioak jaso dira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldeko txostena bada.

    Horiek horrela, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

    AGINDU DUT:

  7. "A-21 Pirinioetako Autobia, 4. eta 5. tarteetan, energia elektrikoz hornitzeko 66 kV-eko aireko linea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea ebaztea, azalpen zatian adierazi den moduan.

  8. "A-21 Pirinioetako Autobia, 4. eta 5. tarteetan, energia elektrikoz hornitzeko 66 kV-eko aireko linea" izeneko proiektua behin betiko onestea, bai eta eranskinean jasotako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere.

  9. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuko web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  10. Foru agindu hau jakinaraztea Zangoza, Ledea eta Esako udalei, eta dagozkien iragarki oholetan argitara dezaten agintzea, bai eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta alegatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

  11. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

    Aurreko lerroaldean xedatutakoa galarazi gabe, foru agindu honek administrazio bidea amaitzen du administrazio publikoentzat. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Iruñean, 2010eko abenduaren 22an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

    ERANSKINA"A-21 PIRINIOETAKO AUTOBIA, 4. ETA 5. TARTEETAN, ENERGIA ELEKTRIKOZ HORNITZEKO 66 KV-EKO AIREKO LINEA" IZENEKO PROIEKTUA66 KV-eko AIREKO LINEA BERRIAREN INSTALAZIOAK ERAGINDAKO ZORTASUNAKUkitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua
    FINKAZK. TITULARRA ETA HELBIDEA ZORT. EZARP.ml m2 EUSKARRIEN OKUP.Ud-m2 ALDI BATERAKO OKUPAZIOAm2 KANALIZ. MOTA KATASTROKO DATUAK
    POL. LURZ. LUR MOTA
    ZANGOZAKO UDAL MUGAPEA
    SA-01 Iberdrola S.A.Landaben C kalea31012 Iruña 3573 1324328 1-29 81464 Aireko linea elektrikoaAireko linea elektrikoaAireko linea elektrikoa 111 333 TransformadoreaZoladuraLurzorua
    SA-02 Labairu Pérez, JesúsMayor, 27 (Rocaforte)Labairu Pérez, MilagrosMayor, 27 (Rocaforte) 8 42 25 Aireko linea elektrikoa 1 80 Lehorreko alorra
    SA-03 Ballaz Zabalza, AntonioEskirotz, 9, 7. A (Iruña)Ballaz Zabalza, María ReyesEskirotz, 9, 7. A (Iruña) 39 196 118 Aireko linea elektrikoa 1 79 Lehorreko alorra
    SA-04 Mendive Necochea, Moises(Ledea) 25 123 74 Aireko linea elektrikoa 1 82 Lehorreko alorra
    SA-05 Rocaforteko Kontzejuaren herrilurrak(Rocaforte) 6 32 19 Aireko linea elektrikoa 1 83 Larreak
    SA-06 Rocaforteko Kontzejuaren herrilurrak(Rocaforte) 79 393 296450 Aireko linea elektrikoaBidea 1 84B Larreak
    SA-07 Rocaforteko Kontzejuaren herrilurrak(Rocaforte) 87 326 1-32 42275 Aireko linea elektrikoaBidea 1 84 A Larreak
    SA-08 Carlos Olleta, ManuelSan Martín, 17 (Ledea)Nafarroako Foru Komunitatea(Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua)Tomas Caballero, 1 (Iruña) 184 891 1-31 775435 Aireko linea elektrikoaBidea 1 87B Larreak
    SA-9 Barber Zapata, Francisco JavierLos Mártires, 6 (Ledea) 9 43 26 Aireko linea elektrikoa 1 94D Larreak
    SA-10 Barber Zapata, Francisco
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR