361/2014 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko prozedura arautzen duena, baita 2014-2015 ikasturtean zereginak estandarizatu eta banatzeko saioen antolaketa ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak hizkuntzak irakasteko ezartzen dituen curriculumak eta antolaketa martxoaren 19ko 22/2007 eta ekainaren 2ko 58/2008 foru dekretuen bidez ezarri ziren Nafarroan.

Uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduek ezartzen dutenez, maila horiek ziurtatzeko, berariazko proba bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da eta maila bakoitzerako aurreikusitako helburuak lortu direla bermatuko du. Gainera, hizkuntza bakoitzeko proba aldi berean aplikatuko da deialdi bakarrean, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, horretarako egutegi bat prestatuko baita.

Ebaluazio probak objektiboak, kalitatezkoak eta hizkuntza irakaskuntzen maila bakoitzari dagozkion zehaztapenen araberakoak izanen direla bermatzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proba horiek 2014-2015 ikasturterako prestatu eta balioztatzeko prozedura eta egutegia ezarri ditu.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleek 2014-2015 ikasturtean azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko prozedura baimentzea, baita estandarizazio saioen antolaketa ere. Ebazpen honen 1. eranskinean jaso da.

  2. Hizkuntza eskola ofizialetako hizkuntza departamentuei dagozkien zereginen banaketa baimentzea, ziurtatze probak presta ditzaten. Banaketa hori ebazpen honen 2. eranskinean jaso da.

  3. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala izendatzea hizkuntza eskola ofizialen azterketa bateratuak prestatu, balioztatu eta pilotajea egiteko prozesua koordina dezan, baita haiek zuzentzeko irizpideak estandarizatuko dituzten saioak koordina ditzan ere.

  4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

  5. Ebazpen hau eta eranskinak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegora, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetara eta interesa duten ikastetxeetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratzea: http://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio .

    Iruñean, 2014ko uztailaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

  7. ERANSKINA

    Hizkuntza eskola ofizialetako azterketa bateratuak prestatu, balioztatu eta pilotajea egiteko jarraibideak, baita haiek zuzentzeko irizpideak estandarizatuko dituzten saioak antolatzeko ere.

    Hiru eskoletako departamentuek hartzen dute parte hizkuntza eskola ofizialetako ziurtatze probak prestatzen, ondokoaren arabera:

    1. Zereginak prestatzea.

  8. Oinarrizko probak.

    Oinarrizko mailako ziurtagirirako etengabeko ebaluazioaren prozesua gainditu beharko da deialdi arruntean, maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduan zehaztu bezala.

    Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, proba prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta oniritzia emanen diete behin betiko probei; oinarrizko mailaren kasuan (A2), indarra duten zehaztapenei lotu beharko zaizkie.

  9. Tarteko mailako ziurtatze probak.

    Tarteko mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da hizkuntza eskola guztientzat.

    2.1. 2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari jarraituko zaio:

    Tarteko mailako bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

    2.2. 2014-2015 ikasturtean, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari segituz, hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako:

    Tarteko mailako bi proba berri oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

  10. Maila aurreratuko probak.

    3.1. Maila aurreratuko bigarren kurtsora igotzea.

    Maila aurreratuko bigarren kurtsoan sartzeko, etengabeko ebaluazio prozesuak gaindituta beharko du egon deialdi arruntean.

    Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, proba prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta azken oniritzia emanen diote probari.

    3.2. Maila aurreratuko ziurtatze probak.

    Maila aurreratuko ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.

    3.2.1. 2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari segituko zaio:

    Maila aurreratuko bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

    3.2.2. 2014-2015 ikasturtean hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, jarraibide hauetan eranskin gisa jasotako zereginen banaketa kontuan hartuta:

    Maila aurreratuko (B2) bi proba berri oso prestatzea, alemanerako, euskararako, frantseserako, ingeleserako eta italierarako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

  11. C1 mailako probak.

    C1 mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.

    4.1. 2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari segituko zaio:

    C1 mailako bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

    4.2. 2014-2015 ikasturtean hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, jarraibide honetan eranskin gisa jasotako zereginen banaketaren arabera:

    Iruñeko eta Tuterako eskolek bi proba oso prestatuko dituzte alemanerako, euskararako, frantseserako eta ingeleserako.

  12. Ahozko adierazpen probetarako euskarriak.

    Bost euskarri prestatuko dira ahozko adierazpen probetako zeregin bakoitzerako (bakarrizketa eta interakzioa), aleman, euskara, frantses eta ingeleseko tarteko mailarako, maila aurreraturako eta C1 mailarako, honela banatuta:

    –Tarteko maila. NUHEO.

    –Maila aurreratua. THEO.

    –C1 maila. IHEO.

    Italierarako, IHEOk euskarri kopuru bera prestatuko du tarteko mailarako eta maila aurreraturako.

    1. Ziurtatze probak balioztatzea.

  13. Probak balioztatzeko zereginek ziurtatze probak prestatzeko eta pilotajea egiteko prozesua garatu eta betetzen dela bermatzea dute xede, zereginak banatzeko irizpideei eta 2014-2015eko jarduketen egutegiari begira ezarritako funtzionamenduaren esparru komunean.

  14. Beren eginkizunen artean ziurtatze mailak balioztatzen dituzten NUHEOko irakasleek bermatuko dute, zuzendaritza taldeak gainbegiratuta, Nafarroako hiru hizkuntza eskola ofizialek modu koordinatuan jarduten dutela ziurtatze probak prestatu eta pilotajea egiteko prozesuan; gainera, haiena da prozesu hori 2014-2015 ikasturteko jarduketa egutegiaren barrenean betetzeko erantzukizuna.

  15. Probak prestatzeko prozedura eta egutegia.

    3.1. Idazlariek prestatzen dituzten zereginak aurkeztuko dizkiote NUHEOko Ikasketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR