830/2013 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, adineko pertsonentzako Bainuetxe Programaren erabiltzaileei diru-laguntzak emateko 2013ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak 2. artikuluan dioenez, aginte publikoek gizarte zerbitzuen arloan dituzten funtsezko helburuetako bat da pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea arlo guztietan: gizartean, politikan, ekonomian, lan munduan, kulturan eta hezkuntzan. Agindu hori Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumenaren arabera eman zen. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluan xedatutakoarekin bat, Espainiako Konstituzioaren 50. artikuluan xedatutakoarekin erlazionatu behar da. Horren arabera, agintariek hirugarren adineko pertsonen ongizatea sustatuko dute, haien berezko arazoei aurre egiteko gizarte zerbitzuen sistema baten bidez, osasun, etxebizitza, kultura eta aisialdi arloetan.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko.

Espedienteari lotutako txosten teknikoa eta juridikoa ikusita, agerian daude deialdi hau onetsi izanaren egokitasuna eta onura publikoa, baita haren nahiz oinarri arautzaileen legezkotasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Adineko pertsonentzako Bainuetxe Programaren erabiltzaileei diru-laguntzak emateko 2013ko deialdia onestea, foru agindu honen I. eranskineko oinarriekin bat. Onestea, halaber, eskaerak baloratzeko baremoa, II. eranskinean ageri dena, eta egonaldien txandak eta prezioak, III. eranskinean ageri direnak.

2. Guztira 49.906,78 euroko gastua baimentzea, 2013ko gastuen aurrekontuko “Nafarroako bainuetxeetako termalismo programetarako diru-laguntza” izeneko 920005 91820 4809 231B03 kontu-sailaren kargura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalari, Kontu-hartzailetza zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gizarte Politikako Araubide Juridiko-administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko urriaren 7an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

  1. ERANSKINA

    Adineko pertsonentzako Bainuetxe Programaren erabiltzaileei diru-laguntzak emateko 2013ko deialdiaren oinarriak

    1. Xedea.

    Deialdi honen xedea da adineko pertsonentzako Bainuetxe Programan parte hartu nahi dutenei diru-laguntzak ematea. Programa hori III. eranskinean aipatzen diren bainuetxe eta txandetan eginen da.

    2. Diru-laguntza mota:

    Programaren onuradunei ematen zaien diru-laguntza da esleitutako plazaren benetako kostuaren eta onuradunak ordaindu beharreko zenbatekoaren arteko aldea, III. eranskinari jarraikiz.

    3. Aurrekontu erabilgarria.

    Bideratutako diru-kopurua 49.906,78 eurokoa da, 2013ko gastuen aurrekontuko “Nafarroako bainuetxeetako termalismo programetarako diru-laguntza” izeneko 920005 91820 4809 231B03 kontu-sailaren kargura. Diru-laguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58.2 artikuluarekin bat, aipatu kontu-sailean aurrekontu erabilgarririk badago deialdiaren ebazpena eman baino lehen, hasiera batean aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

    4. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Eskaera aurkeztean betebehar hauek biltzen dituztenak izaten ahalko dira onuradunak:

    1. 65 urte edo gehiago izatea, edo 60 urte edo gehiago izatea eta erretiroaren, elbarritasunaren edo alarguntasunaren pentsioa edo beste pentsio batzuk...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR