6/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, abenduaren 14ko 177/2010 Foru Agindua eta urtarrilaren 23ko 8/2009 Foru Agindua aldatzen dituena. Foru agindu horien bidez, onetsi ziren, hurrenez hurren, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren F 50 eredua eta balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa egiteko 340 eredua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Betebehar formalen arloan aldaketa batzuk sartu dituen urtarrilaren 18ko 2/2010 Foru Dekretua onestearen ondorioz, aldaketa batzuk egin behar dira, bai azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuan (foru dekretu horren bidez hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena -F-50 eredua- arautu zen, eta zerga edukia duten beste arau batzuk aldatu), baita erregistro liburuen edukia zehazten duen aitorpen informatiboa (340 eredua) egiteko araudian ere. Araudi hori martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 20. artikuluko 10. idatz-zatiaren bidez onetsi zen.

Eredu horietan egindako erregelamenduzko aldaketak direla-eta, beharrezkoa da haiek onetsi zituzten foru aginduetan behar diren arau-aldaketak egitea.

F-50 eredua aurkeztuz urte naturalean hirugarrenekin egindako eragiketen berri eman beharrari dagokionez, foru agindu honek dakartzan aldaketarik nabarmenenak hauek dira: eredu horretako informazioa emateko modua aldatzen da, izan ere, oro har, hiruhilean behin xehakatua aurkeztea eskatuko da, eta aitorpena aurkezteko epea aldatzen da, otsailera aurreratzen baita, nahiz eta, aldi baterako, 2011ko F-50 eredua 2012ko martxoan aurkeztu beharko den.

Urtarrilaren 18ko Foru Dekretuak, orobat, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren testua eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 20. artikuluaren 10. idatz-zatia aldatzen ditu, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen aitorpena aurkeztetik salbuesten baititu balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen informatiboa erregistro liburuen edukia zehaztuta aurkeztu beharra dutenak. Gainera, hirugarrenekin egindako eragiketen lehengo aitorpen informatiboan salbuespen gisa aitortu behar ziren eragiketa batzuk nahitaez sartu behar dira aitorpen informatibo horretan.

Aldaketa horiek sartzearekin batera, aitorpen eredu horien diseinu fisiko eta logikoak ere aldatu beharko dira, aldaketa haietara egokitzeko.

69/2010 Foru Dekretuaren azken xedapenetan bigarrenaren bidez, baimena eman zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu hori garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, eta urteko aitorpena ordenagailuan irakur daitekeen euskarrian edo telematika bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezartzeko ere bai.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hamaikagarren xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari erregistro liburuen edukia jasotzen duten aitorpen informatiboaren eredua ezartzeko (erregistro liburu horiek martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 53.1 artikuluan aipatzen dira), eta, horrekin batera, finkatzeko nor dagoen behartuta aitorpena aurkeztera, aitorpenaren edukia, epea eta aurkezteko modua.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenengo artikulua.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 14an emandako 177/2010 Foru Aginduaren aldaketa. Agindu horren bidez, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren F 50 eredua onetsi zen.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 14an emandako 177/2010 Foru Aginduari, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren F 50 eredua onetsi zuenari, aldaketa hauek egin zaizkio:

Bat.-3. artikulua.

"3. artikulua. F-50 eredua aurkezteko epea.

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena, F-50 eredua, urte bakoitzeko otsailean eginen da, aurreko urte naturalean egindako eragiketei buruzkoa, bai paper inprimatuan bai ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian.

Bi.-177/2010 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri den F-50 eredua aldatzen da, eta, horren partez, foru agindu honen I. eranskinekoa erabiliko da.

Hiru.-F-50 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrien eta telematika bidez aurkezteko prestatzen diren artxiboen diseinu fisiko eta logikoak, 177/2010 Foru Aginduaren II. eranskinean agertzen direnak, aldatu dira, eta haien ordez foru agindu honen II. eranskinean agertzen direnak erabiliko dira.

Bigarren artikulua.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 8/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Agindu horren bidez, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa egiteko 340 eredua onetsi zen.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 8/2009 Foru Aginduari, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa egiteko 340 eredua onetsi zuenari, aldaketa hauek egin zaizkio:

Bat.-1. artikulua, 1. atala.

"Bat. "Balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa" egiteko 340 eredua onesten da. Foru agindu honen I. eranskinean ageri da."

Bi.-3. artikulua, 1. atala.

Bat. 340 ereduan aitortu beharreko eragiketak balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuetan, Zergaren Erregelamenduaren 53.1 artikuluan aipatzen direnetan, jasotakoak dira. Honako hauek:

a) Luzatutako fakturen erregistro liburuan aitorpen aldian idatzitako eragiketak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 54. artikuluan ezarritakoarekin bat.

b) Jasotako fakturen erregistro liburuan aitorpen aldian idatzitako eragiketak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 55. artikuluan ezarritakoarekin bat.

c) Europar Batasunaren barnean egindako zenbait eragiketaren erregistro liburuan aitorpen aldian idatzitako eragiketak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 57. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eragiketa hauen berri ere eman beharko da, halakorik baldin badago:

a) Azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen diren administrazio publikoetan sartutako entitateek ordaindutako diru-laguntzak, sorospenak edo laguntzak. Foru dekretu horren bidez, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautu zen eta zerga arloko beste arau batzuk aldatu ziren.

b) 69/2010 Foru Dekretu horren 4.1. artikuluko d), e), f), g), h) eta i) letretan azaltzen diren eragiketak.

c) Ceutan eta Melillan, ekoizpenaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zergari lotutako eragiketak.

d) Nekazaritzako konpentsazioak ordaintzen dituzten enpresaburu edo profesionalen eragiketak, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 14.1 artikuluan aipatutako erreziboa luzatu dutenean. Erregelamendu hori maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Hiru.-7. artikulua.

"7. artikulua. 340 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen aurkezpen telematikoa egiteko, Internet bidez, prozedura hau erabiliko da:

  1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekiko izapideen atalean sartu.

  2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

  3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez jakinaraziko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko."

    Lau.-8/2009 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri den 340 eredua aldatzen da, eta, horren partez, foru agindu honen III. eranskinekoa erabiliko da.

    Bost.-340 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrien eta telematika bidez aurkezteko prestatzen diren artxiboen diseinu fisiko eta logikoak, 8/2009 Foru Aginduaren II. eranskinean agertzen direnak, aldatu dira, eta, haien ordez, foru agindu honen IV. eranskinean agertzen direnak erabiliko dira.

    Lehen xedapen iragankorra.-2011ko ekitaldiari dagokion F-50 eredua aurkezteko epea.

    Hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena (F-50 eredua), 2011ko ekitaldiari dagokiona, 2012ko martxoan aurkeztuko da.

    Bigarren xedapen iragankorra.-Balio erantsiaren gaineko zergaren hileko itzulketen erregistroan inskribaturik dauden subjektu pasiboek F-50 eredua aurkeztu beharra.

    Foru agindu honen lehenengo artikuluaren bidez hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean sartutako aldaketek ez dute ondoriorik izanen balio erantsiaren gaineko zergaren hileko itzulketen erregistroan inskribaturik dauden subjektu pasiboek, 2011n hirugarren pertsonekin egindako eragiketen berri emateko, aurkeztu behar duten urteko aitorpenean.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, baina haren ondorioak 2012ko urtarrilaren 1etik hasiko dira, eta lehenbizikoz aplikatuko da honako aurkezpen hauetan: F-50 ereduari dagokionez (Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena), 2011ko ekitaldiari dagokion aitorpena aurkezten denean, eta 340 ereduari dagokionez (Balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei eta beste eragiketa batzuei buruzko aitorpen informatiboa), 2012ko lehenengo aldiko aitorpena aurkezten denean.

    Iruñean, 2012ko urtarrilaren 20an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

    1. ERANSKINA

    2. ERANSKINA

    F-50 eredua telematika bidez aurkezteko sortzen diren artxiboek eta eredu hori ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko euskarriek behar dituzten diseinu fisiko eta logikoak

    1. Euskarri magnetikoen ezaugarriak

      Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriek, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena (F-50 eredua) aurkezteko erabiltzen direnek, ezaugarri hauek izanen dituzte:

      -CD-R (Compact Disc Recordable) motakoa, 12 cm-koa.

      -Edukiera: 700 MB bitarte.

      -ISO/IEC DIS 9660 formatua: 1999, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

      -Multisesiorik ez.

    2. Diseinu logikoak

      Erregistroen azalpena

      Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

  4. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR