177/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpeneko F 50 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen eta zerga edukia duten beste arau batzuk aldatzen dituen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluarekin bat, xedatzen duenaren arabera, enpresa edo lanbide jardueraren bat egiten duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu zein publikoek, eta foru lege horren 25. artikuluan aipatzen diren entitateek, Foru Komunitateko Zerga Administrazioan hirugarren pertsonekin egindako eragiketei buruzko urteko aitorpena aurkeztu beharko dute, aipatutako subjektu pasiboen balio erantsiaren gaineko zerga egiaztatu eta ikertzea administrazio haren eskumena denean, Hitzarmen Ekonomikoaren 34. artikuluko 9. arauak ezartzen duenaren arabera. Aipatutako 69/2010 Foru Dekretua da aitorpen informatibo horren araubide berria, eta lehen gai hori arautzen zuen uztailaren 1eko 265/1996 Foru Dekretua indargabetzen du.

69/2010 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen aitorpena aurkeztera beharturik daude pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren errenta-egozpenaren araubidean dauden pertsona fisikoak eta entitateak, zerga ordaintzen dutenak zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez eta aldi berean balio erantsiaren gaineko zerga araubide erraztuan edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezian edo baliokidetasun errekarguko araubidean, faktura luzatzen duten eragiketengatik. Bestalde, 2. artikulu horretan ezartzen denaren arabera, aitorpen informatiboa aurkeztetik salbuetsirik daude atzerrian eratuta dauden eta Espainiako lurraldean agertzen ez diren errenta-egozpenaren araubideko entitateak eta erregistro liburuetan agertzen diren eragiketei buruzko informazioa eman behar duten tributudunak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 20.10 artikuluarekin bat, salbu aipatutako 2. artikuluko 1.e) idatz-zatian jasotako eragiketak egiten dituztenean. Kasu horretan, eragiketen urteko aitorpena aipatu diren eragiketak soil-soilik adieraziz bete beharko dute.

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean adierazi beharreko informazioari dagokienez, 69/2010 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluak ezartzen du nahitaezkoa dela eman diren diru-laguntza, sorospen edo laguntza ez itzulgarriak sartzea. Bestalde, aipatutako 69/2010 Foru Dekretuaren artikuluko i) letran eragiketa batzuk orokorrean salbuesten dira, baldin eta eragiketa horien aitortzaileari berari buruz bi baldintza hauek gertatzen badira: hirugarren pertsonekin egindako eragiketena ez den berariazko aitorpen batean aldizka informazioa emateko betebeharra egotea, eta informazio horren edukia bi aitorpenetan berdina izatea. Horri buruz, ulertuko da negozio-lokalen errentariaren aitorpena 180 ereduan (ondasun higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta batzuei dagozkien atxikipenak eta konturako sarrerak) eta hirugarren pertsonekin egindako eragiketen aitorpena eduki aldetik bat datozela eta, beraz, nahikoa izanen dela errentari horrek eragiketa 180 ereduan aitortzea, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen aitorpenean sartu behar izan gabe.

Era berean, aipatutako 69/2010 Foru Dekretuaren 4.1 artikuluak eskatzen du bereiz jaso daitezela aitorpenari lotutako pertsona edo entitate bakoitzarengandik eskudirutan jasotako 6.000 eurotik gorako zenbatekoak. Aipatutako eskudirutako kopuruak ezin badira sartu eragiketak egin diren urte naturaleko aitorpenean, aurkeztu ondoren jaso direlako edo une horretan 6.000 euroko zenbatekora iritsi ez delako, tributudunek bereizita sartu beharko dituzte kobrantza gertatu edo 6.000 euroko zenbatekora iritsi denaren hurrengo urte naturaleko aitorpenean. Halaber, bereiz agerrarazi beharko dira balio erantsiaren gaineko zergaren kargapeko entrega diren ondasun higiezinen eskualdaketengatik kontraprestazio gisa jasotzen diren zenbatekoak.

69/2010 Foru Dekretuak egin dituen eta aurreko paragrafoetan aipatu diren aldaketak direla-eta, beharrezkoa da Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpeneko F 50 eredu berri bat onestea, zeinaren bidez legez eskatutako informazioa emateko aukera izanen baita, aipatutako arau aldaketak jasoz. Beste alde batetik, aurkezteko formekin loturik, mantentzen dira bai papereko bai Internet bidezko telematikako aurkezpenak, baita ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarria ere, eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren irizpideekin bat aplikatzekoak izanen dira.

69/2010 Foru Dekretuaren azken xedapenetan bigarrenaren arabera baimena eman zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu hori garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, eta urteko aitorpena ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrian edo bide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezartzeko ere bai.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. F-50 eredua onestea.

  2. "Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena" izeneko F-50 eredua onestea. Foru agindu honen I. eranskinean azaltzen da.

  3. F-50 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, bide hauetako bat erabiliz eginen da:

    1. Paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskineko ereduaren arabera. Agiri hauek biltzen ditu:

  4. Laburpen-orria, bi ale dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

  5. Barneko orriak, aitorpenari lotutako pertsona edo entitateen zerrenda azalduko dutenak; horietako bakoitzak bi ale izanen ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

  6. Orri erantsia, negozio-lokalen errentatzaileen zerrenda azalduko duena; bi ale izanen ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

    1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistroen diseinuen arabera.

    2. Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 6. eta 7. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  7. artikulua. F-50 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    F-50 eredua erabiliko dute hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen eta zerga edukia duten beste arau batzuk aldatzen dituen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren arabera aipatutako aitorpena aurkeztea nahitaezko dutenek.

  8. artikulua. F-50 eredua aurkezteko epea.

    Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena, F-50 eredua, urte bakoitzeko martxoan eginen da, aurreko urte naturalean egindako eragiketei buruzkoa, bai paper inprimatuan bai ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian.

  9. artikulua. F-50 eredua aurkezteko moduak.

    Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena honela aurkezten ahal da:

  10. Telematika bidez, Internet erabiliz. Hala aurkeztu beharko da, nahitaez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritako kasuetan.

  11. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, zerrendan 12.000 erregistro edo gehiago daudenean, 132/2009 Foru Aginduan xedatutakorekin bat. Kasu horietan nahitaezkoa izanen da aurkezpena modu honetan egitea.

  12. Paper inprimatuan, telematika bidez edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan, aurreko 1. eta 2. atalekin bat.

  13. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

  14. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. F-50 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa. Ale horiek behar bezala sinaturik beharko dute, eta behar den lekuetan aditzera emanen dira sinatzailea nor den eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

      Jasotzen duen bulegoan zigilatu ondoren, aitortzaileak F-50 ereduaren laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea" gordeko du eta ale horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

    2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

  15. Zergaldia.

  16. Aurkezteko eredua: F-50.

  17. Aitortzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

  18. Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena.

  19. Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

  20. Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

  21. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

  22. Erregistro kopurua, guztira.

    Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

    Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3. eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez dira jaso beharko.

  23. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

    1. Aurkezleari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, F-50 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: sinatzailearen identitatea eta aitortzaile guztiei buruzko gainerako datuak, eta lotutako pertsona edo entitateen kopurua guztira, baita ekitaldia eta aurkezpen motaren laukia ere, dagokien lekuan.

      Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea", eta horrek han aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

    2. F-50 ereduko laburpen-orriaren bi aleak (Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa), aitortzaile guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

      Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

      Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR