134/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategien ezaugarriak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalen tratamendua arautzen du. Lege horren 20. artikuluan ezartzen da administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa izanen dela xedapen orokor bat ematea, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Bestalde, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen dituenak, adierazten du 2. artikuluan fitxategien ezaugarriak aldatzeko, haiek deuseztatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Ikusirik Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren fitxategi batzuetako zenbait alderdi aldatu direla uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren onespenaren ondorioz, horren bidez ezarri baitzen departamentuaren egitura organikoa, beharrezkoa da behar diren aldaketak egitea lehen aipatutako araudi indarduna betetzeko.

Ikusirik fitxategietako ardura duten unitateak eta Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzua ados daudela, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak prestatutako txostena.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategien ezaugarri batzuen aldaketak onestea, ondotik ematen direnak hain zuzen:

  2. –Fitxategiaren izena: Tokiko Funtzionarioen Montepioa. Inskripzio kodea: 1942456760.

    Aldaketa:

    Trataera sistema: automatizatua.

    Segurtasun neurriak: Erdiko maila.

  3. –Fitxategiaren izena: Toki Administrazioko erretiratuen nominak. Inskripzio kodea: 1942456747.

    Aldaketa:

    Trataera sistema: automatizatua.

    Segurtasun neurriak: Erdiko maila.

  4. –Fitxategiaren izena: Txartelen Erregistro zentrala. Inskripzio kodea: 2063110438.

    Aldaketa:

    Trataera sistema: automatizatua.

  5. –Fitxategiaren izena: Bingoak. Inskripzio kodea: 1942456798.

    Aldaketa:

    Fitxategiko datu motak, egitura eta antolaketa: egiten diren administrazio arau-hausteei buruzko datuak.

  6. –Fitxategiaren izena: Kargudunak. Inskripzio kodea: 1942456794.

    Aldaketa:

    Ardura duen unitate organikoa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

    Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia.

  7. –Fitxategiaren izena: Jokoaren kontrola. Inskripzio kodea: 1942456799.

    Aldaketa:

    Ardura duen unitate organikoa: Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR