15/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko prestazio ekonomikoak 2009. urtean banatzen segitzeko baimena eman eta haien diru-zenbatekoa eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu dira. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren I. eranskinean, B letran, prestazio hau jaso da, 24. zenbakia duela.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak urtarrilaren 28an emandako 22/2008 Foru Aginduaren bidez mendekotasuna duten pertsonei zainketa-zerbitzuak lortzeko eta pertsona horiek zaintzen dituzten familiei sostengua emateko 2008ko laguntzetarako deialdia onetsi zen.

Foru agindu horren 3. oinarrian prestazio horien zenbatekoa ezarri zen 2008. urterako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko diru-laguntzak eguneratzea:

    Zainketak familian jasotzeko diru-laguntzaAhaideek edo inguruko pertsonek emandako zainketak

    Gehieneko laguntza:

    Mendekotasun handiko egoera, 2. maila: 598,09.

    Mendekotasun handiko egoera, 1. maila: 598,09.

    Mendekotasun larriko egoera, 2. maila: 448,32.

    Mendekotasun larriko egoera, 1. maila: 448,32.

    Beste prestazio batzuekin bateragarriak diren laguntzak:

    Mendekotasun handiko egoera: 390,00.

    Mendekotasun larriko egoera: 390,00.

    Gutxieneko laguntza:

    Mendekotasun handiko egoera, 2. maila: 389,35.

    Mendekotasun handiko egoera, 1. maila: 311,80.

    Mendekotasun larriko egoera, 2. maila: 252,18.

    Mendekotasun larriko egoera, 1. maila: 225,00.

    Zainketak familian hartzeko diru-laguntzaZerbitzu bat kontratatzeko diru-laguntza

    Gehieneko laguntza:

    Mendekotasun handiko egoera, 2. maila: 795,43.

    Mendekotasun handiko egoera, 1. maila: 795,43.

    Mendekotasun larriko egoera, 2. maila: 629,46.

    Mendekotasun larriko egoera, 1...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR