90/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren unitate batzuen atxikipena aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1992ko apirilaren 27an emandako foru aginduen bidez, unitate organiko batzuk sortu eta beste batzuk kendu ziren, eta Tuterako eta Lizarrako osasun barrutien egitura organikoa zehaztu zen.

Osasuneko kontseilariak 1992ko ekainaren 23an emandako Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa bateratu eta oinarrizko unitate organikoak garatu ziren.

Osasuneko kontseilariak maiatzaren 18an emandako 65/2007 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan antolaketa unitateak sortu eta kendu ziren.

Abuztuaren 24ko 135/2011 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretua partez aldatu da. Horregatik, beharrezkoa da desagertu diren edo eginkizunak aldatu zaizkien organo batzuen menpe zeuden unitate batzuen atxikipena aldatzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena ikusirik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 2. artikuluko 2.g) zenbakian xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko unitate batzuen atxikipenaren aldaketa.

  1. Ebazpenak Kudeatzeko Unitatea, lehen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Juridikoari atxikita zegoena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendariordetzari atxikitzen zaio.

  2. Erregistro Unitatea, lehen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Juridikoari atxikita zegoena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari atxikitzen zaio.

  3. Kudeaketa Administratiboaren Atala eta Erizaintza Unitatea, lehen Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuari atxikita zeudenak, Ospitalez kanpoko Larrialdien Zuzendariordetzari atxikitzen zaizkio.

  4. Tuterako Erizaintza arloko Burutza eta Lizarrako Erizaintza arloko Burutza, Tuterako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuari eta Lizarrako Osasun Barrutiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR