56/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Zerbitzua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak atariko III. atalean adierazten du erakunde horren egitura osatu eginen dela osasun laguntzaren arloan, eta horretarako foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu beretara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratu arte –horiek baitaude jatorrian–.

Nafarroako Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzua eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzua, hurrenez hurren, pixkanaka eratu eta garatu dira. 2010ean sortutako Nafarroako Ospitalegunearen eta arestian aipatutako ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren indarrez, zentro horiek “A” eta “B” izendatu ziren, hurrenez hurren, Nafarroako Ospitalegunearen barrenean.

Gaur egun, bidezkoa da, besteak beste, osasun zentro horiek batzeko baliabidea erabiltzea eta Oftalmologia Zerbitzu bakar bat sortzea, aipatu jarduera medikoak batuta eta antolaketa berria emanda, herritarrei ematen zaien zerbitzua efizienteagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Oftalmologia Zerbitzua sortzea.

    Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Zerbitzua sortzen da; bertan Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologiako “A” Zerbitzuko eta Oftalmologiako “B” Zerbitzuko langileak eta baliabideak integratzen dira.

  2. artikulua. Eginkizunak.

    Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu Oftalmologiaren esparru zientifikoen arloan, diagnostikoari, sendatzeari, irakasteari eta prestakuntza emateari eta ikerketari dagokienez.

  3. artikulua. Oftalmologia Zerbitzuaren egitura.

  4. Oftalmologia Zerbitzuak osasun laguntzako atal hauek ditu bere egituran:

    1. Aurreko Poloaren Atala.

    2. Atzeko Poloaren Atala.

    3. Haurren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR