42/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuak bateratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bidez sortutako Nafarroako Ospitaleguneak aldaketa garrantzitsua eragin zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza espezializatuaren antolaketan. Ospitalegunea eriari kalitatezko arreta emateko sortu zen, eta aldi berean, garapen profesionala eta profesionalen kudeaketan ahalik eta trebakuntza zein inplikazio handiena lortzeko. Aldaketa handi horiek aurrera eramateko zenbait estrategia daude, besteak beste, zuzendaritza egitura komunak ezartzea, bikoiztutako zerbitzuak elkartzea, zirkuituak, prozedurak eta protokoloak bateratzea edo prozesu bidezko antolaketa.

Nafarroako Ospitalegunea sortu baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatean laguntza neurologiko publikoa hiru ospitaletan antolatzen zen: Bideko Ama Birjina Ospitalean eta Nafarroako Ospitalean, biak Iruñeko Osasun Barrutian, eta Tuterako Reina Sofía Ospitalean. Horietako bakoitzak bere neurologo taldea du, eta lan ordutegian miaketa osagarriak egiteko ahalmen oso desberdinak dituzte.

Azken urteetan, esku hartzen duten zerbitzuen jarduera, eta bereziki Neurologia zerbitzuena, apurka hazi da, eta ekintza edo estrategia berriak garatu dira laguntzaren eremuan zein irakaskuntzaren eta ikerketaren eremuan.

Beraz, xedea da Zerbitzuen arteko eginkizun arloko batasun estuagoa bultzatzea, haien jarduerak eta helburuak indartu eta sendotzea, garapen kualitatibo handiagoa emanez, eta aldi berean estrategia berriak garatzea eta helburu berriak eta eragingarritasun handiagoa lortzea. Bateratzearen helburua, kalitate eta eraginkortasun handiko laguntza eta aldi berean Neurologia zerbitzuko kide diren pertsona guztien gogobetetasuna lortzea da.

Eritasun neurologikoen arloa modernizatu nahi da, eraginkortasuna, eragingarritasuna eta berrikuntza lortu nahian, bide horretatik arreta neurologikoak laguntzaren arloan bikaintasuna sustatu eta bilatuko baitu, eta eri neurologikoa ardatz izanen baitu. Neurologia Zerbitzuaren lana gidatuko duten balioen helburuak hauek dira: kalitatezko arreta neurologikoa lortzea, behar den moduan eta garaiz emana, gizalegezko tratuarekin; parte hartzen duten profesionalei gogobetetasun pertsonala lortzeko eta gaitasun maila handia izateko tresnak ematea, etengabeko hezkuntza eta espezialista berrientzako ezagutzen transmisioa sustatzea, sistemako gainerako profesionalekin lankidetzan aritzea erientzako arretarik onenerako eta/edo zerbitzuen antolaketa hoberako, eta eritasuna ikerketa klinikoa edo mistoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR