87/2009 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa' eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman duenez, Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa Nafarroako Errepideen 2002-2009rako II. Plan Zuzentzaileko jarduketetariko bat da.

Proiektuak biltzen ditu NA-700 errepidearen bide-bikoizketa, Orkoiengo saihesbidearen (PA-30) bukaerako biribilgunearen eta mendebaldeko ingurabideko Arrazuriko lotunearen artean, egiteko beharrezkoak diren obrak. Aldatu beharreko errepide tarteak zazpirehun metroko luzera du.

Proiektatutako lanak Orkoiengo eta Oltzako udal mugapeetan gauzatuko dira.

Gaurko lotunearen tipologia aldatuko da bi biribilgune itxi eraikiz, bakoitza mendebaldeko ingurabide azpiko pasabidearen alde banatan kokaturik. Biribilgune horien arteko bidea ere bikoiztuko da.

Gaurko trazadura mantendu da, mendebaldeko ingurabidearekin lotzeko biribilguneak aldatzeagatik beharrezkoak ziren egokitzapenak egin badira ere.

Plataforma berriak bi galtzada ditu, norabide bakoitzeko bina erreirekin, metro bateko zabalera duen erdibitzaile batek bereiztuak. Erreiak 3,50 metroko zablera du. Barruko bazterbidea 0,50 metrokoa da eta kanpokoa metro batekoa.

Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea betez, proiektuak Ingurumen ukipenen txostena dauka, aldekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2009ko maiatzaren 29an emana.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea.

  2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

  3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR