113/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasle lanpostuak kendu, langile horiek banatzeko eta Hezkuntza Orientazioko lanpostuak betetzeko deialdia onetsi, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan orientatzaile eginkizunetan aritzeko ikastetxeak hautatzeko prozesua antolatzeko jarraibideak eta eginkizun horietan aritzeko moduari buruzkoak onesten dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak, 2008ko urriaren 24ko eginbidearen bidez, Hezkuntza Departamentuari eskatu zion, epaitegi horrexek 2003ko abenduaren 15ean eman epaia betetzeko, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan errekurtso-egileen espezialitatean Lehen Hezkuntzan kenduriko lanpostu guztiei dagozkien lanpostu hutsak sor zitzala eta, horrekin batera, orotariko lekualdatze lehiaketarako dei egin zezala, errekurtso-egileek sorturiko lanposturen bat eskuratzeko aukera izan zezaten.

Bestaldetik, Bigarren Hezkuntzako irakasle kidegoen espezialitateak ezartzen dituen azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuarekin bat, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko funtzionarioen eta Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleen orientatzaile eginkizunak Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetara zabaltzen ahalko dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organkoaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. atalean ezartzen denarekin bat.

Lanpostuak betetzeko moduari dagokionez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak seigarren xedapen gehigarriko laugarren puntuan ezartzen duenaren arabera, estatu osorako lehiaketak egiten ez diren ikasturteetan, hezkuntza arloko administrazioek lanpostuak betetzeko prozedurak antolatzen ahalko dituzte, berek kudeatzen duten esparruan eta bertako lanpostuak betetzeko. Hori dena, noiznahi ere beren langileak banatu edo kokatzeko prozedurak egiteko duten gaitasuna deusetan galarazi gabe.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuak finkatu zuenaren arabera, estatu osorako lekualdatze lehiaketak bi urtean behin egiten dira. Kontuan harturik lehiaketa horietarako deialdiak 2008-2009 ikasturtean egin zirela, datorren ikasturtean beste neurri batzuk hartzen ahalko dira lanpostuak betetzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legeari jarraikiz.

Horregatik, epai hura betez, irakasle lanpostuak betetzeko prozedurari buruzko arauekin bat, bidezkoa da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasle lanpostuak kendu, eta langile horiek banatzeko eta Hezkuntza Orientazioko lanpostuak betetzeko deialdia onestea.

Azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan aipatzen den gaitzeari dagokionez, Haur eta Lehen Hezkuntzako orientatzaile eginkizunak bermatzeko hura erabiltzeaz gain, beharrezkoa da jarraibide batzuk ematea Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan lanpostuen hautapena antolatzeko eta eginkizun horiek ikastetxe horietan aritzeko moduaz.

Azkenik, lanpostuak betetzeko prozesu honetan, langileen arloko kontuez gain, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pubikoetan orientatzaile eginkizunetan egoki aritzeko modua antolatu eta bermatzeko kontuak tartean direla, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluan aurreikusten denaren babesean, komeni da Giza Baliabideen Zerbitzuaren eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenak eskuratzea.

Horregatik, lehen aipatu diren arauek eman dizkidaten eskumenen arabera,

AGINDU DUT:

  1. Eskumena eskuratzea, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasle lanpostuak kendu, langile horiek banatzeko eta Hezkuntza Orientazioko lanpostuak betetzeko deialdia onetsi, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan orientatzaile eginkizunetan aritzeko ikastetxeak hautatzeko prozesua antolatzeko jarraibideak eta eginkizun horietan aritzeko moduari buruzkoak onesteko.

  2. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasle lanpostuak kentzea eta langile horiek banatzeko eta Hezkuntza Orientazioko lanpostuak betetzeko deialdia onestea, baldintza hauei jarraituz:

    I.-Lanpostuak kentzea eta lanpostu hutsak zehaztea.

  3. Hezkuntza Orientazioko lanpostuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetatik kentzea.

    Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2003ko abenduaren 15ean eman 190. epaia betez, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasle lanpostuak, Hezkuntza Departamentuari atxikiak, kentzen dira. Foru agindu honen 1. eranskinean aipatzen dira.

    Lanpostuak 2009ko abuztuaren 31n kenduko dira eta egun horretatik aurrera izanen ditu ondorioak. Langileak banatu eta lanpostuak betetzeko foru agindu honen bidez dei eginiko prozeduraren arabera esleituriko destinoez jabetu arte, I. eranskinean aipatzen diren irakasleek behin-behinean kenduriko destinoetan iraunen dute.

  4. Lanpostuak betetzeko prozeduretan parte hartzeko beharra.

    Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2003ko abenduaren 15ean eman 190 epaia betetzearen ondorioz behin-behineko destinoa duten funtzionarioak, lanpostua foru agindu honen bidez kentzen zaienak, hain zuzen ere, behartuak daude Hezkuntza Departamentuak lanpostuak kendu ondoren deituko dituen lekualdatze lehiaketetan eta langileak banatu eta lanpostuak betetzeko prozeduretan parte hartzera. Halaber, foru agindu honen II. atalean onetsiriko deialdian parte hartzera behartuak daude. Parte hartu ezik, ofizioz, Nafarroako Foru Komunitatearen barruan, beste lanpostu batzuetara eramanen dira, betiere horietan aritzeko eskatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

    Lehiaketan parte hartzeko beharra beterik ere, sei deialditan eskaturiko destino bat ere ez dutenei, Hezkuntza Administrazioak beste destino bat ematen ahalko die, deialdietan aurreikusten den moduan.

    Nahitatezko parte-hartze hori deusetan galarazi gabe, funtzionario horiek foru agindu honen 1.3 atalean aipatzen den lehentasunezko eskubidea erabiltzen ahalko dute. Eskubide hori erabili nahi badute eta hura lortu arte, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egiten dituen deialdi guztietan hartu beharko dute parte. Gaiturik daudeneko lanpostu guztiak eskatuko dituzte, lehentasunezko eskubidea aitorturik daukaten lurraldearen barruan. Gainera, lehentasunezko eskubidearen lurraldetik kanpoko lanpostuak ere eskatzen ahalko dituzte elkarren segidan. Horrela parte hartu ezik, lehentasunezko eskubidea galduko dute.

  5. Lehentasunezko eskubidea.

    1. eranskinean aipatzen diren Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleek, lanpostua epaia betetzearen ondorioz kentzen zaienek, hain zuzen ere, lehentasunezko eskubidea erabiltzen ahalko dute Bigarren Hezkuntzako institutu edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu baterako, betiere, beren jarduketa esparruan, gaur egungo behin betiko destinoa badaukate, kenduriko postuarekin bat datorren hizkuntzan Hezkuntza Orientazioa espezialitatean.

    Horretarako, foru agindu honen II. eranskinean Bigarren Hezkuntzako Institutuen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuen jarduketa eremua argitaratzen da.

  6. Lanpostu hutsak.

    Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2003ko abenduaren 15ean eman 190. epaia betetzeko, Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleen plantillak onesten dira. Foru agindu honen III. eranskinean ageri dira eta langileak banatu eta lanpostuak betetzeko deialdian aplikatuko dira. Deialdi hori foru agindu honen II. atalean onesten da. Halaber, prozedura horretan bete beharreko lanpostuak onesten dira.

    Foru agindu honen III. eranskinaren bidez onetsitako plantillek ez dute inolaz ere lanposturik galtzea ekarriko. Kasuan kasuko plantillan aurreikusten ez diren lanpostuak amortizatu eginen dira baldin eta hutsik gelditzen badira hauen ondorioz: lanpostuak betetzeko prozedurak, erretiroak, lanpostua gordea ez duten eszedentziak, etenaldiak, heriotzak zein antzeko beste arrazoi batzuk.

    1. eranskinean aipatzen diren Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoen plantillari dagozkion lanpostu hutsak "hutsak" zutabean iragartzen dira.

    Lanpostu hutsen zutabean agertzen den minus ikurrak esan nahi du ondoriozkoak amortizatu eginen direla eta, hortaz, bete beharreko lanpostu kopurua ez dela handituko.

    Foru agindu honetan aurreikusitako lanpostu hutsei deialdiaren ebazpenetik heldu direnak gehituko zaizkie. Horiez gain, erretiroengatik, heriotzengatik edo lanpostua gorde gabeko eszedentziengatik sor daitezkeen lanpostu hutsak ere sartzen ahalko dira, 2009ko abenduaren 31 bitarte sortzen badira.

    II.-Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako langileak banatu eta katedradunen eta irakasleen lanpostuak betetzeko deialdia

    Deialdi hau, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2003ko abenduaren 15ean eman 190. epaia betetzeko onetsia, oinarri hauei jarraituz arautuko da

    OINARRIAK

    Lehena.-Merezimendu lehiaketarako dei egiten da, deialdi honetan aipatzen diren berezitasunekin bat, Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetako irakaskuntzako funtzionarioei dagozkien lanpostuak betetzeko

    Bigarrena.-Parte-hartzaileak.

  7. Borondatez parte har dezaketenak.

    1.1. Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan nahi badute, organikoki eta funtzionalki Hezkuntza Departamentuaren mende badaude eta ondoren aipatzen diren egoeretako batean badaude:

    A.-Jardunean dauden funtzionarioak, baldin eta behin betiko destinoa Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeren batean badute, kontuan hartu gabe behin betiko azken destinoan zenbat denbora egin duten, Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    B.-Egun Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen ikastetxeren batean deklaratutako eginkizun berezietako egoeran dauden funtzionarioak, kontuan hartu gabe behin betiko azken destinoan zenbat denbora egin duten, Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR