125/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Agindua aldatzen duena; haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentraletako, inguruko organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako Gobernu Organoetarako eta Batzorde Tekniko-Asistentzialetarako langileen ordezkariak hautatzeko araudia ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 21. artikuluak xedatzen duenez, Batzorde Tekniko-Asistentzialetarako langileen ordezkarien hautaketa Osasuneko kontseilariaren azaroaren 28ko 154/1997 Foru Aginduaren bidez aldatutako martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduaren bidez onetsitako hauteskunde araubideari lotuko zaio; 21/2010 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zen.

Halaber, aipatutako 78/1996 Foru Aginduaren 3. artikuluak xedatzen du hauteskundeak egiten dituzten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentral, inguruko organo eta zerbitzuari atxikitako zentro bakoitzean hauteskunde batzorde bat eratuko dela; zuzendari kudeatzaileak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko legelari bat izendatuko du batzordeko idazkari.

Abuztuaren 24ko 135/2011 Foru Dekretuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estatutuetan egindako azken aldaketaren ondotik (estatutuak uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzua desagertu da eta hari atxikitako Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikariak, aipatutako hauteskunde batzordeetako idazkari aritzen zirenak, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxiki zaizkio.

Bestalde, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 134/2011 Foru Dekretuaren 23. artikuluari jarraikiz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren Atalari (departamentu horretako Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia) dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakundeei laguntza juridikoa ematea.

Hori dela eta, bidezkoa da 78/1996 Foru Agindua aldatu eta haren edukia departamentuaren eta erakunde autonomoaren antolaketa berrira egokitzea.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR