8/2012 FORU DEKRETUA, otsailaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko irailaren 3ko 15/2004 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak, agintzen dio Nafarroako Gobernuari langileriari buruzko foru dekretu bat onets dezan Nafarroako Komunitateko Administrazio Publikoaren eta haren erakunde publikoen organoek giza baliabideen arloan bete behar dituzten eskumenak esleitzeko.

Arestiko paragrafoan ezarritako aurreikuspena betez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua onetsi zen. Ekainaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez aldaketa partziala egin zitzaion foru dekretu horri, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak bere gain hartu dituelako langileak sartzeko eta mailaz igotzeko deialdien onespena eta tramitazioa.

Abuztuaren 24ko 129/2011 Foru Dekretuaren bidez aldatu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Estatutuak, hari esleitu baitzaio Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanpostuak betetzeko deialdien gaineko eskumena.

Hori dela eta, beharrezkoa da otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzea, bertan langileriaren arloan jasotzen diren eskudantziak egokitzeko aipatu beste foru dekretuaren aurreikuspenetara.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 8ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzea.

Otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1.b) atala eta 12.a aldatu dira. Hona hemen:

4.1.b) artikulua. Deialdiak ebaztea Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanpostuak betetzeari, langileak sartzeari eta mailaz igotzeari dagokienez.

12. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR