62/2009 FORU DEKRETUA, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan foruzain izateko lanpostuak sortu eta 2009. urterako lan eskaintza publikoan sartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak foruzain kopuruari dagokionez duen helburua betetzeko, Foru Komunitateak poliziaren arloan dituen eskumenak garatzeko beharrezkoa baita, foruzain izateko 105 lanpostu sortu behar dira plantilla organikoan.

Lanpostu horiek sortu ez ezik, 2009. urterako lan eskaintza publikoan sartu ere egin behar dira, plantilla organikoan daudenekin batera, horietan guztietan sartzeko kasuan kasuko deialdia ahalik eta lasterren antolatu ahal izateko.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 10eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Lanpostuak Foruzaingoan sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da. Foruzaingoan foruzain izateko 105 lanpostu sortuko dira, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 8478tik 8582ra bitarteko zenbakiak izango dituztenak.

  2. artikulua. Lanpostuak 2009ko enplegu publikoaren eskaintzan sartzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2009. urterako lan eskaintza publikoan foruzain izateko 111 lanpostu huts sartuko dira, hots...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR