41/2009 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak administrazio horretakoak diren edo horri atxikita dauden funtzionarioek beteko dituzte, eta merezimendu lehiaketa bidez esleituko dira.

2002ko apirilaren 15ean, Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken horrek lan-kontratudunei dagokienean bakarrik) akordioa sinatu zuten, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2002-2003rako lan baldintzei buruz. Akordio horretan konpromisoa azaldu zuten, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoetan aurrekoen parekoak diren unitateburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozesuari hasiera emateko, akordioari erantsitako planari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Jarduketa Plana onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

Akordio horren 5.c) atalarekin bat, kasuan kasuko deialdia onetsi baino lehen, plantilla organikoa aldatzen duen foru dekretu baten bidez burutzen maila edo mailak ezarri behar dira, bai eta burutza horiek lortzeko egiaztatu behar diren berariazko betebeharrak ere.

Bestalde, Toki Administrazioko Departamentuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak eskatu dute ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuan eta uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuan ageri diren burutzak lortzeko betebeharrak alda daitezela. Hori horrela, bidezkoa da aldaketa egitea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 4ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoa aldatzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea. Hala, foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren atalburutzak, bulegoburutzak eta unitate parekatuen burutzak zein mailari atxikitzen zaizkion zehaztu da, bai eta, hala denean, burutza horiek eskuratzeko berariazko betebeharrak zein diren ere.

  2. artikulua. Ordainsariak.

  3. Foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren burutzetakoren bat merezimendu lehiaketa bidez eskuratzen duten langileek zuzendaritza lanpostuko osagarria jasoko dute, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua).

  4. A edo B mailako funtzionarioek betetzen dituzten burutzen kasuan, bateraezintasuneko osagarria ezarriko da, burutza horiek plantilla organikoan erabateko dedikaziokoa esleitua ez badute behintzat.

  5. Horretaz gainera, burutza horietako bat eskuratzen dutenek burutza horrek plantilla organikoan esleituak dituen gainerako ordainsari osagarriak jasoko dituzte, horri buruzko foru dekretuetan ezartzen diren arau eta irizpideekin bat.

  6. artikulua. Maila esleitzea.

    Foru dekretu honetan maila bat baino gehiago esleitzen zaien burutzei dagokienez, postua lortzen duen funtzionarioak aurretik zuen mailaren araberakoa izanen da emaitza eta, halaber, ordainsari osagarriak haren mailako oinarrizko soldataren arabera kalkulatuko dira.

  7. artikulua. Lehiaketa baloratzeko hurrenkera.

    Foru dekretu honetan aipatzen diren burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdietan ezarriko da epaimahaiek zein hurrenkerari jarraituko dioten, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduaren 15. artikuluan bildutako osagaiak baloratzeko. Lehendabizi, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzko memoria-lanaren azalpena eta ahozko defentsa eginen da.

  8. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

    Foru dekretu honen II. eranskinean ageri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko atalburutzen eta unitateburutzen mailak, estamentuak eta espezialitateak, bai eta dagokien ordainsari mota ere.

    XEDAPEN GEHIGARRIA

    Xedapen gehigarri bakarra.-Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

  9. Aldatu egin da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Toki Administrazioko Departamentuko Saneamenduko Azpiegitura Hidraulikoen Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 1413) B edo C maila ematen zaio, berariazko baldintzarik gabe.

  10. Aldatu egin da uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko (gaur egun Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua) Hondakinak Kudeatzeko Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 7117) A edo B maila ematen zaio, eta berariazko betebeharra izanen da titulu hauetako bat izatea: Nekazaritzako ingeniaria, Industriako ingeniaria, Zientzia Kimikoetako lizentziaduna, Nekazaritzako ingeniari teknikoa edo Industriako ingeniari teknikoa.

  11. Aldatu egin da uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko (gaur egun Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua) Berrikuntza Sustatzeko Ataleko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 2607) A edo B maila ematen zaio, eta berariazko betebeharra izanen da titulu hauetako bat izatea: Industriako ingeniaria edo Industriako ingeniari teknikoa.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.-Garapena.

    Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2009ko maiatzaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

    1. ERANSKINA

    Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik).

  12. -Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

    Idazkaritza Tekniko Nagusia-Barne Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4439).

    Maila: B.

    Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.-Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7087).

    Maila: A.

    Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

    -Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6647).

    Maila: A edo B.

    Berariazko betebeharrak: Sistema Informatikoetako edo Informazio Sistemetako goi mailako edo erdi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

    Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.-Klase Pasiboen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 790).

    Maila: B edo C.

    -Gizarte Segurantzaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7743).

    Maila: B edo C.

    Barne Zuzendaritza Nagusia-Zehapen Prozeduraren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8062).

    Maila: A.

    Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia.-Azpiegitura Teknikoen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4440).

    Maila: B.

    -Prestakuntza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7922).

    Maila: A edo B.

    -Ibilgailuak Kudeatzeko Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7920).

    Maila: C.

    Berariazko betebeharrak: LHII-ko titulua izatea, Automozioaren espezialitatean.

    Justizia Zuzendaritza Nagusia.-Hornidura Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6456).

    Maila: C

    -Justiziako Langileen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6457).

    Maila: B edo C.

    Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia.-Modernizazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6656).

    Maila: A.

    Berariazko betebeharrak: Antolaketako goi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

    -I. Arloko Proiektuen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8071).

    Maila: A.

    Berariazko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR