453/2012 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2013ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 37.2 artikuluan ezarrita daude urtero lan egutegian egun baliogabetzat hartzen diren nazio esparruko jaiegunak, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluan xedatutakoarekin bat (azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak onetsitako idazketaren arabera); izan ere, artikulu horrek indarra du oraindik, irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera.

Autonomia erkidegoek tradizioz berenak dituzten jaiegunak finkatzen ahal dituzte, urtero hamalau gehienez (horietako bi herrietakoak izanen dira).

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2013. urteko jaiegunak ezartzen dira, eta beste jaiegun bat gehituko da, herri bakoitzekoa, udal bakoitzaren proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2013. urteko jaiegunak:

    Urtarrilaren 1a: Urteberri.

    Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

    Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

    Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

    Apirilaren 1: Pazko biharamuna.

    Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

    Uztailaren 25a: Santiago Eguna.

    Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

    Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

    Azaroaren 1a: Omiasaindu.

    Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

    Abenduaren 6a...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR