87/2008 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Orbaitzetako Arma Ola izeneko multzoa eta haren jarduerari loturiko osagai guztiak, olaren historiaren parte baitira, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen dituena. Ondasun hori Orbaitzetan dago (Nafarroa).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura zuzendari nagusiak, azaroaren 23an emandako 752/2006 Ebazpenaren bidez, Orbaitzetako Arma Ola izeneko multzoa eta haren jarduerari loturiko osagai guztiak, olaren historiaren parte baitira, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea hastea onetsi zuen. Ondasun hori Orbaitzetan dago (Nafarroa).

Ebazpen horren bidez, interes kulturaleko ondasuna deklaratzeko espedientea jendaurrean jarri zen, 30 egunez. Epe horretan 2 alegazio aurkeztu ziren. Kultura zuzendari nagusiak, ekainaren 29ko 395/2007 Ebazpenaren bidez, ezetsi egin zituen alegazio horiek.

Interes kulturaleko ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretua urriaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen. Haren 12. artikuluan xedatzen denez, interes kulturaleko ondasunen deklarazioa Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenaren esparruan Nafarroako Gobernuaren foru dekretuaren bidez eginen da.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko uztailaren 15ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Orbaitzetako Arma Ola izeneko multzoa eta haren jarduerari loturiko osagai guztiak, olaren historiaren parte baitira, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea. Ondasun hori Orbaitzetan dago (Nafarroa).

  2. Babes eremuak muga hauek izanen ditu, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan dauden eta Nafarroako Katastroari dagozkion agiri ofizialen arabera:

    Muga 10. poligonoko 4. lurzatian hasten da, F, D eta A azpilurzatia inguratzen du, kalea zeharkatzen du 5. poligonoko 5. lurzatiaren izkinarekin bat egin arte. Gero, lurzati hori eta 7. lurzati osoa inguratzen ditu, eta 7. lurzatiaren iparraldeko izkinatik (B azpilurzatia) lerro zuzen bat hasten da arku irudikari batekin gurutzatu arte. Arku hori 100 metroko erradioa duen zirkunferentzia bati dagokio, 5. poligonoko 9. lurzatiaren eskuineko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR