5/2013 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua aldatzen duena. Erregelamendua otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 36. artikuluan ezartzen ditu, funtzionarioen eskubideen artean, urteko opor ordainduak, lizentzia ordainduak ikasketa, ezkontza eta amatasunagatik, lizentzia ordaindugabeak norberaren aferengatik eta baimen ordainduak, erregelamenduz zehazten diren kasu eta baldintzetan.

Eskubide horien erregelamenduzko garapena Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen oporrei, lizentziei eta baimenei buruzko erregelamendua da, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

Aldaketa honen helburua da Nafarroako ordenamendu juridikoan biltzea minbiziak edo bestelako gaixotasun larriak jotako seme-alaba adin txikikoa zaintzeko lizentzia ordaindu berria, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 49 e) artikuluan ezarria. Halaber, administrazio publikoetako enplegatuak ukitzen dituzten gaiei buruz justiziako epaitegiek emandako erabaki batzuetatik eratortzen diren irizpideak araudian bildu nahi dira, baita Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan araututako baimen eta lizentzien zenbait alderdi argitu ere.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren XI. kapituluan xedatuarekin bat, proiektua negoziazio kolektiboan aztertu da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen negoziazio mahai orokorreko sindikatuen ordezkariekin.

Kontuan hartuz erregelamendu berriak Nafarroako administrazio publiko guztiak ukitzen dituela eta, beraz, baita toki entitateak ere, proiektua Toki Araubideko Foru Batzordean tramitatu da.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 23ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Aldatzea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoa.

Bat. 3. bis artikulua gehitu da. Hauxe esanen du:

3.bis. artikulua. Ebazteko epea eta ebazpen espresik administrazio prozeduretan ez izatearen ondorioak

1. Erregelamendu honetako opor, lizentzia eta baimenei buruzko prozedura administratiboak ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, 20 egunekoa izanen da.

2. Epe hori ebazpen espresik jaso gabe iraganez gero, dagozkion eskabideak baietsitzat hartzen ahal dira isiltasun administratiboa dela medio.

Bi. 2. atala aldatzen da eta 6. atala gehitu da 6. artikuluan. Hona hemen:

"2. Aurreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR