313/2009 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Oinarrizko Errentaren onuradun jakin batzuei aplikatzen ahal zaien tramitazio prozedura erraztua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak 20 b) artikuluan adierazten duenez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan bermatuta egon beharko du, besteak beste, Oinarrizko Errenta izeneko prestazioak.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonentzako prestazioak bermatzen ditu, besteak beste, Oinarrizko Errenta izeneko prestazioa.

Oinarrizko Errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuak Oinarrizko Errenta eskuratzeko baldintzak adierazten ditu, eta tramitazio prozedura arrunta ezartzen du.

Gaur egungo krisi ekonomikoa dela eta, unean-unean gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonen eskaerak ugaritu egin dira. Egoera horren adierazle bakarra baliabide ekonomikoen gabezia da, eta baliabide horiei dagokienez, Oinarrizko Errentaren gaur egungo tramitazio prozedura arruntak errenta eskuratzea atzeratzen du.

Apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren 6.6 artikuluak azaltzen duenez, ez dute gizarteratu eta laneratzeko akordio bat sinatu beharrik izanen diru-laguntza hutsa besterik behar ez duten pertsonek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko eta Gizarteratze eta Laneratze Lantaldeko arduradunek juzkatzen badute akordioak eta horren ekintzek ez dutela emendiozko probetxurik ekarriko.

Foru agindu honek Oinarrizko Errentaren eskari jakin batzuen tramitazio prozedura errazteko modua arautzen du. Horretarako, gizarte txostena egiteko betebeharra eta gizarteratu eta laneratzeko akordioa sinatzeko premia desagerrarazten ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Aplikazio eremua.

    Tramitazio prozedura erraztua aplikatuko zaie Oinarrizko Errentaren eskaera jakin batzuei: prestazio horren araudian eskatutako baldintza guztiak, salbu eta gizarteratu eta laneratzeko akordioa sinatzeari buruzkoa, betetzen dituzten pertsonenei, baldin eta pertsona horiek ezegonkortasun ekonomikoaz gain beste bazterketa eragilerik agertzen ez badute eta egoera hauetakoren batean badaude:

    1. Beste inoren konturako langileak, egoera hauetan daudenak:

      -Azken hamabi hilabeteetan langabezia prestazioa jaso dutenak.

      -Azken hamabi hilabeteetan langabezia prestazioa agortu ondoren, langabezia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR