214/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatzeko prozedura garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak ezartzen du botere publikoen jarduketen funtsezko helburua izanen dela, besteak beste, gizarte premiak konpontzeko komunitatearen partaidetza sustatzea, batez ere gizatalde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateenak. Gizarte zerbitzuaren sistema iradokitzen duten printzipioen artean, herritarren partaidetza aurreikusten da. Horrela, botere publikoek pertsonek, taldeek eta entitateek sistemaren funtzionamenduan parte har dezaten sustatu eta bermatu beharko dute.

Arestian azaldutakoarekin bat, foru legearen V. tituluak, "Kontsulta eta partaidetza organoak" izenekoak, herritarren partaidetza modu desberdinak arautzen ditu gizarte zerbitzuen sisteman, horrela, partaidetza organikoa Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren eta Nafarroako Gobernuak sortzen ahal dituen gizarte zerbitzuen kontseilu sektorialen bitartez bideratzen du. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua kontsulta eta partaidetza organo gisa arautzen da gizarte zerbitzuen gaietan, eta kideak eta horiek izendatzeko modua, eginkizunak, antolamenduaren eta funtzionamenduaren araubidea eta eginkizunen arautze zehatza erregelamenduz ezarriko dira.

Legezko aurreikuspen hori betetzeko, ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzen du (83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2007ko uztailaren 6koa). Foru dekretu horren 5. artikuluak Kontseiluaren osaera arautzen du, Kontseiluaren osoko bilkura hurrengo hauek osatuko dute: lehendakaria (gizarte zerbitzuen arloan eskudun den Departamendutuko kontseilaria), lehendakariordea (aipatu departamentuko ordezkari bat), idazkaria (departamentu bereko idazkari tekniko nagusia) eta 26 kide, gutxienez ere.

Kideen artean, aurreikusitako Nafarroako lanbide elkargoetako batetik 3 ordezkari izendatu gogo dira, eta gizarte zerbitzuen arloko ekimen pribatuko entitateetako ordezkari bat aipatu esku-hartze eremu bakoitzeko. Foru agindu honek kide horiek izendatzeko prozedura garatzea du helburu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Zerbitzuei buruko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideen izendapen prozedura garatzen duten arauak onestea, foru agindu honen eranskinarekin bat.

  2. Foru agindu hau igortzea Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2012ko maiatzaren 9an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR