2/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutu berriak onetsi ziren, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari atxikitako erakunde autonomo gisa.

Erakunde horren egitura garatu eta finkatzeko asmoz, bidezkoa da, arau hori garatuz, Nafarroako Kirolaren Institutuaren barrenean bulego eta unitate teknikoen egitura ezartzea eta haien eginkizunak arautzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean eta martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Idazkaritza Nagusiaren eta Kirol arloko Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuaren mende zuzenean, eta hango titularrak haien goi plangintzaren eta koordinazioaren ardura izanik, bulego hauek daude:

    -Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.

    -Kudeaketa Administratiboaren eta Logistikaren Bulegoa.

    -Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoa.

  2. artikulua. Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Aurrekontuaren, aurrekontu-exekuzioaren, prozeduren eta prozesu ekonomiko-administratiboen barne azterketa eta kontrola egitea, kontuan hartuz Nafarroako Kirolaren Institutuko unitate organikoek ematen duten informazioa.

    -Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzeko ekintzak kudeatzea erakunde autonomoaren aurrekontu orokorren aurreproiektua prestatzean, haren jarraipen eta kontrol lanetan eta, orobat, eskatzen diren aurrekontu-, ekonomia-, administrazio- eta prozedura-txostenak prestatzean.

    -Kontu-hartzailetza delegatuarentzako espediente arruntak eta Ekonomia Zerbitzuarentzako eta Kontu-hartzailetza Orokorrarentzako espediente berariazkoak tramitatzeko prozesuak kudeatu eta kontrolatzea, espediente horiek urte anitzeko gastuei, aurrekontu-aldaketei eta Gobernuaren edo bestelako baimenei buruzkoak badira.

    -Nafarroako Kirolaren Institutuko zentroen kontabilitate orokorra planifikatu, koordinatu eta haren jarraipena egitea.

    -Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, Zerbitzuko zuzendariak aginduz gero.

  3. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren eta Logistikaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Zerbitzuko titularrak, Nafarroako Kirolaren Institutuko idazkari nagusi gisa, ofizioz edo hirugarrenek eskatuta, luzatzen dituen ziurtagiri ofizialen tramitazioa, inprimakietan eta dokumentazio ofizialean irudi korporatiboaren erabilera eta, orobat, erakundeak Nafarroan duen web-orria kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea.

    -Nafarroako Kirolaren Institututik sustatzen diren ebazpen eta egintza orokorren jakinarazpenetan behar den laguntza administratiboa eman eta koordinatzea, baita espedienteen jarraipena egiteko laguntza administratiboa ere, haiek bukatu eta agiritegian gorde arte, agiritegiaren ardura eta kontrola hari dagokio eta.

    -Ondasun arruntetako gastuak eta inbertsio berekietako jarduketak, Zerbitzuen Katalogoari dagozkionak, kudeatu eta koordinatzea, ondoko hauek besteak beste: modernizazio zerbitzuak; erabiltzailearendako zerbitzuak, besteak beste, telekomunikazioak eta horien gaineko gorabeherak, lan estazioak, informazio sistesmak eta segurtasun sistemak; proiektu eta esperientzia arrakastatsuei buruzko zerbitzuak eta atal honen barrenean sar daitezkeen bestelako zerbitzuak.

    -Zerbitzuari atxikitako kirol arloko kide anitzeko organoen funtzionamenduaren ondoriozko administrazio jarduerak koordinatu eta garatzea.

    -Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, Zerbitzuko zuzendariak aginduz gero.

  4. artikulua. Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Nafarroako Kirolaren Institutuko funtzionarioen plantillaren finkapena, egokitzapena eta prestakuntza koordinatzea.

    -Institutuari atxikitako langileei buruzko laneko aferak kudeatu eta tramitatzea, baliabideen optimizazioa lortze aldera, hori...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR