40/2014 FORU DEKRETUA, maiatzaren 14koa. Honen bidez aldatzen dira Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa onetsi zuen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretua eta uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren estatutuak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea.

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta uztailaren 2ko 35/2012 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa.

Uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren bidez, aipatu departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Bertan, departamentuko administrazio unitate guztiak eta bakoitzari dagozkion eginkizunak zehatz-mehatz arautu ziren.

Orobat, uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren gaur egun Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia deitzen den erakunde autonomoaren estatutuak, barnean dela, halaber, erakunde hori osatzen duten unitate administratiboen arauketa.

Dekretu honen bidez aldatzen dira departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretua eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren estatutuak, egitura organiko horietan zenbait aldaketa sartuz.

Horiek horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehenbiziko artikulua.–Uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Politiketako Departamentuaren egituraren aldaketa.

Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretua aldatzen da, eta honela geldituko da:

Bat. 5. artikulua aldatu da; 4. atala gehitu zaio, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

“4. Orobat, Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkio genero berdintasunaren arloko departamentu arteko koordinazio eginkizunak, eta, zehazki, ondokoak indarreko araudiarekin bat egiten direla ikuskatzea eta egiaztatzea: araudiko genero eraginaren ebaluazio txostenak, datuak sexuaren arabera bereiztea eta oro har estatistikak egokitzea, aurrekontuan generoaren azterketa sar dadila, eta klausula eta irizpide berriak sar daitezela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin loturik, diru-laguntza eta kontratazio publikoetan, bai eta departamentuak egiten dituen azterlanetan ere. Eginkizun horiek Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuarekin koordinaturik eginen dira”.

Bi. 19. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

“19. artikulua. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren eskumenen esparru material eta funtzionala eta haren egitura.

  1. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak, kontsumoaren esparruan, foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu. Bereziki, honako hauek:

    1. Kontsumitzaileen babesa.

    2. Kontsumo arloko informazioa, hezkuntza eta prestakuntza.

    3. Merkatuko diziplinarekin lotutako jarduketak, bai eta lehiaren defentsarekin eta sustapenarekin lotutakoak ere.

    4. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR