202/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ondare Zerbitzuko bulegoen egitura eta eginkizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko15/2004 Foru Legearen 24.1 artikuluak xedatzen du zuzendaritza nagusiek ondoko unitate organikoak izan ditzaketela azpian: zerbitzuak, atalak, bulegoak eta ataletatik beherako beste unitate batzuk. Artikulu beraren 4. idatz-zatian ezarri da ezen bulegoak eta ataletik beherako beste unitate organikoak, unitate horiek zein departamentutan sartu behar diren, hango kontseilari titularraren foru agindu bidez sortu, aldatu eta kenduko direla.

Abuztuaren 24ko 130/2011 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Foru dekretu hori 2011ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n. III. kapituluak 5. idatz-zatian biltzen ditu Ondare Zerbitzuaren egitura eta eginkizunak; zerbitzu horrek hirutara murriztu ditu bere atalak.

Abuztuaren 24ko aipatu 130/2011 Foru Dekretua garatzeko, bidezkoa da Zerbitzuko bulegoen egitura ezartzea eta, segurtasun juridikoaren mesedetan eta argitasun handiagoa lortze aldera, aipatu egituraren garapen osoa xedapen bakar batean biltzea.

Ikusirik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuak horren alde emandako txostena, eta bere Departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena kontseilari bakoitzaren esku uzten duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Inbentario Orokorraren Bulegoa Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Foru Komunitatearen ondareko ondasun eta eskubideen inbentario orokorra prestatu eta eguneratzea.

    2. Foru Komunitatearen ondarea osatu edo osatzen ahal duten ondasun eta eskubideak ikertzea.

    3. Foru Komunitatearen ondareko ondasun eta eskubideak islatu edo gauzatzen dituzten dokumentu, eskritura eta baloretitulu guztiak edukitzea eta gordetzea.

    4. Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

  2. Administrazio Laguntzako Bulegoa sortu da eta Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Ondare Zerbitzuari atxikitako ondasun eta eskubideak eta Foru Komunitateko jabetza pribatuko ondasunak kudeatu eta administratzea, haien erabilera edo ustiapena ez bazaie beste organo edo pertsona batzuei esleitu; orobat, haien erabilera edo ustiapena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR