4/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpen araubideari lotutako dokumentu eta aitorpenak aurkezteko tokia zehazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren xedapenen testu bategina, eta horren 57. artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokio Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga kudeatu, ikuskatu, likidazioa egin eta dirua biltzeko eskumena.

Printzipio bera agertzen da urtarrilaren 26ko 16/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Zergaren Erregelamenduaren 32. artikuluan.

Erregelamendu horrek, zergaren kudeaketa arautzen duenean aitorpenaren araubidea eta autolikidazioarena bereizten baititu, 40. artikuluan, aipatu araubideetako lehenari buruzko atalean dioenez, "subjektu pasiboek atal honetan aipatu aitorpenak eta dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak erabakitzen duen tokian".

Foru agindu horrek 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako egoera hartzen du kontuan, ez baita berritu Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta Jabetzaren eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmena, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gainekoa, kudeatzeko sinatua.

Zerga arautzen duen testu bategineko xedapen gehigarri bakarra eta haren Erregelamenduaren 32. artikulua eta lehen aipatu 40.a aplikatuz formalizatu zen aipatu lankidetza hitzarmena eta, otsailaren 13ko 39/2004 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren beraren edo jabetza erregistratzaile jakin batzuen esku dauden likidazio bulegoak zehaztu ziren, zergadunak haietan Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko dokumentu eta aitorpenak aurkez ditzan eta kontzeptu horri dagokion likidazioa egin dakion, non ez duen subjektu pasiboak aitorpen-likidazioa aurkeztea aukeratzen. Aipatu 32. artikuluan baimena eman zitzaion departamentuko kontseilariari Foru Komunitateko jabetza erregistratzaileen esku uzteko zergaren kudeaketa eta likidazioa eta eginkizun horiei buruzko akordioak haiekin sinatzeko.

Lankidetza hitzarmena berritu ez denez gero eta orain arte jabetza erregistratzaileek egin duten likidazio lana kendu, zehaztu behar da aipatu dokumentu eta aitorpenak non aurkeztu behar diren; betiere, kudeaketa atalari dagokio likidazioa egitea.

Beti aintzat hartuta zergaren kudeaketa Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokiola eta ezin dela aurrerantzean likidazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR