50/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketaren zenbait alderdi arautu eta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako irakaskuntza horiek funts publikoen bidez sostengatutako ikastetxe eta erakundeetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, artikulu bakarraren 3. idatz-zatian, 10. idatz-zatia gehitzen dio maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluari, eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortzen ditu hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan. Orobat, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, azken xedapenetako bosgarrenean, ziklo horiek ezartzeko egutegia ezartzen du. Horren arabera, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako lehen ikasmaila 2014-2015 ikasturtean ezarriko da.

Aurrekoa betetzeko, presako araubidea egin zen Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzei dagokionez, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen araubidea baino lehen. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak, V. kapituluan, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako sarrerari eta onarpenari buruzko determinazioak ezartzen ditu.

Era berean, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak 2014-2015 ikasturtean ezarri behar direnez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitatean zenbait alderdi eta ikasleak onartzeko prozesua arautzea irakaskuntzen araudi orokorra egin baino lehen.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru agindu honen xedea da hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak funts publikoen bidez sostengatutako ikastetxe publiko, ikastetxe pribatu, ikastetxe itundu eta erakundeetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzea, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean ziklo horietako antolakuntzako zenbait alderdi ezartzea ere.

  2. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetan sartzea.

  3. Lanbide Heziketako irakaskuntza hauetan sartzeko, ikasleek baldintza hauek bete behar dituzte aldi berean:

    1. 15 urte izatea (edo urte natural honetan betetzea) eta 17 urteko adina ez gainditzea irakaskuntzetan sartzean edo urte natural honetan.

    2. DBHko lehenbiziko zikloa egin izana edo, salbuespenez, DBHko bigarren ikasmaila.

    3. Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana, Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatutako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluan adierazitakoarekin bat.

  4. Ikaslea irakaskuntza horietan sartzeko, baimentzeko agiria emanen dute gurasoek edo legezko tutoreek, eta agiria ikaslearen espedientean sartuko da, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko prozeduran erabiltzen diren gainerako agiri guztiekin.

  5. artikulua. Aholku orientatzailea.

    Ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko prozeduran erabiltzen den aholku orientatzaileak honako hauek bilduko ditu, gutxienez:

    1. Txosten arrazoitua, adieraziz helburuak zenbateraino bete diren eta dagozkion gaitasunak eskuratu diren.

    2. Ikastetxeak ikasleari jarri dizkion aniztasunarekiko arretatako neurrien identifikazioa.

    3. Aginduzko ebaluazio psikopedagogikoa, ikaslearekin izandako elkarrizketa barne.

    4. Azken aholkua, adieraziz hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozeduran inskribatzea ibilbide egokiena den ala ez den.

  6. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozeduran inskribatzea.

  7. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

    1. Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa burutu arte, irakasle-taldeak inskripzio-txostena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da zergatik Oinarrizko Lanbide Heziketarako proposatutako inskripzioa neurri egokia den ikasleak gaitasunak eskura ditzan. Tutoreak eginen du proposamen-txostena, foru agindu honen 1. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.

    2. Aholku orientatzailea: ikastetxeko zuzendariak orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; aurreko artikuluan adierazitako atalak izanen ditu, gutxienez, foru agindu honen 2. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.

    3. Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: ikastetxeko zuzendariak irakasle-taldearen txosten proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, zuzendaritza-taldeko kide bat eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozeduran inskribatzea komenigarria dela planteatzeko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, foru agindu honen 3. eranskineko arabera, helburu hauekin:

      –Aurkeztutako proposamenaren eta Oinarrizko Lanbide Heziketaren ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.

      –Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.

      –Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.

    4. Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: zuzendariak proposamena egingo du 4. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko ikuskatzaileari bidaliko dio. Honek egiaztatuko du foru agindu honen 2., 3. eta 4. artikuluetako baldintzak betetzen dituela. Ikuskatzaileak, proposamena aztertu ondoren, ikastetxeari jakinaraziko dio onartzen duen ala ez.

  8. Prozedura garaiz bukatu behar du, kontuan hartuta ikasleak denbora behar duela kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean inskribatzeko.

  9. artikulua. Taldeak eratzea.

    Orokorrean, taldearen ratioa hauxe izanen da: gehienez 16 ikasle eta gutxienez 10.

  10. artikulua. Ikasleak onartzeko prozedura.

  11. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

  12. Ikasleak Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko berariazko prozedura egiteko, foru agindu honen 4. artikuluari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR