31/2013 FORU LEGEA, urriaren 31koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikulua eta II. tituluko VIII. kapitulua aldatzen dituena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI OGASUNEI BURUZKO MARTXOAREN 10EKO 2/1995 FORU LEGEAREN 132. ARTIKULUA ETA II. TITULUKO VIII. KAPITULUA ALDATZEN DITUENA.

ZIOEN AZALPENA

Honen bidez, aldatu egiten da etxebizitza hutsen gaineko zerga, lehen etxebizitza desokupatuen gaineko zerga deitua; izan ere, Nafarroan Etxebizitzarako Eskubidea Ziurtatzeko Neurri Urgenteei buruzko Foru Legearen esparru fiskala zehaztu beharra dago, eta ezarri egin behar da, hala, Nafarroako udalek nahitaezkoa izanen dutela zerga hau ordainaraztea.

Zerga hori ezartzeko, aldatu beharra daude Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 132. artikulua eta II. tituluko VIII. kapitulua, eta lege horrek, bere 58. artikuluaren arabera, gehiengo osoa exijitzen du onesteko, eta hori da foru lege honen bidez egiten dena.

  1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikulua aldatzen da. Honako testua izanen du:

    “132. artikulua.

  2. Udal guztiek ordainaraziko dituzte, foru lege honen eta dituen garapen-xedapenen arabera, hurrengo zergak:

    1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.

    2. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala.

    3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulaziokoa.

    4. Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga.

    5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga edo gainbalioarena.

    6. Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

  3. Orobat, foru lege honen, bera garatzen duten xedapenen eta zerga ordenantzen arabera, udalek luxuzko gastuen gaineko zerga ezarri eta ordainarazi ahalko dute.”

  4. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko II. tituluko VIII. kapitulua aldatzen da. Honelaxe geldituko da:

    “VIII. KAPITULUA

    Etxebizitza hutsen gaineko zerga

  5. artikulua. Zergapeko egintza.

    Etxebizitza hutsen gaineko zergak zergapetuko du Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean araututako Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen diren etxebizitzen titulartasuna, zein udalerritan dauden kontuan hartuta.

  6. artikulua. Subjektu pasiboak.

    Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta gainerako entitateak, nortasun juridikorik izan ez arren, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen dutenak, baldin eta:

    1. Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR